youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Xipri Arbelbide Mendiburu

Xipri Arbelbide Mendiburu Sormen-lanak

Heleta, 1934. Teologian lizentziatu zen 1961ean. 1976an, Diplome de l'Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales atera zuen Parisen. 1964-1975 urte bitartean, misiolari bezala aritu zen Boli Kostan. Afrikako herrialde hortan idatzi zuen Les Baulés d'après leurs Dictions et Proverbes (1975) liburua. Uharte Garaziko apeza ere izan zen 1977-1982 urteen bitartean. Itzulpengintzan aritua da: F. Mauriac-en Terexa Desqueyruoy (1989) eta George C. Pipkin-en Pete Aguereberry lanak argitaratu ditu arlo honetan. Sorkuntza lanetan, bestalde, Irri Solas (1983); Lupua eta Mika (1987); Iraultza Heletan (1993) edo Euskaldunak Aljerian (2003) lanak eman ditu argitara, beste batzuen artean. Gure irratia, Herriz Herri eta Fededunbak-en sortzaile izan zen eta kazetari lanetan aritu zen 1981tik honarat. Aldizkari eta egunkari ugaritan egin ditu kolaborazioak: Gazte, Herria, Herriz Herri, Deia, Egin, Diario Vasco, Eguna, Hemen, Argia, Habe, Egan, Egunkaria, La Semaine, ASJU, Euskara, Eusko Ikaskuntza. 1998an Aiherra Isturitzeko apez izendatu zuten. Honez gain, euskaltzain urgazlea da.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila