Juan Ramon Madariaga Abaitua Sormen-lanak
Bilbo, 1962. Euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Berton jardun du urteetan irakasle. Gaur egun, ostera, Nontzeberri.com webgune kulturalean egiten du lan. 1988an, Bizkaiko Foru Aldundiko olerki saria irabazi zuen Imentzioaren Pergamuak (1989 ) izeneko poema-bildumarekin. Harrezkero beste hiru liburu plazaratu ditu: Galera Errepikatuak ( Susa, 1992 ) eta Elaien Ausardia Imajina Euskadi saria izan zena 1991ean (In Neguko Antzarrak, Deustuko Unibertsitatea, 1993). Gero, Argia sortzen den izartegia plazaratu zuen ( Alberdania 1996 ). Azken obrari esker 1997 Kritika Saria eman zioten. Ultimísima Poesia Española Antologia, MILENIO izeneko liburuan plazaratu zituzten gaztelaniaz jarritako bere poema batzuk. Zarautzeko Olerti Etxeak, Ipar Norabidea sailean, plazaratu zuen antologia txiki bat, bere liburu guztietatik ateratako poemez horniturik dagoena eta Orbanak titulupean argia ikusi duena. 2000ko abenduan, Euskaltzaindiak antolaturiko Felipe Arrese Beitia saria eskuratu zuen Amodioa Batzuetan izeneko poema liburuarekin. 2001eko urrian Gasteizko Bassarai argitaletxearekin Física izeneko poemarioa argitaratzen du. Garai hartan ere, Centro de Estudios Literarios y de Arte de Castilla y León delakoak Quinta Del 63 titulupean agerturiko liburuan bere poema batzuk irakur daitezke gaztelaniaz. 2002ko urtean Euskadi Sarirako finalisten artean agertzen da Amodioa Batzuetan izeneko poemarioarengatik. Izozmendiak poemarioa izan da bere azken lana. Susa argitaletxearekin atera zuen 2003ko udazkenean. Berria egunkarian egiten ditu kolaborazioak eta beste hainbeste aldizkaritan plazaratu ditu bere aportazioak.