youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Inazio Mujika Iraola

Inazio Mujika Iraola Sormen-lanak

Donostia, 1963. Maisu eta Filologia ikasketak egin zituen. Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993 urtean, Jorge Jimenez Bechekin batera. 1991-1993 urteen artean, Lur argitaletxeak sortutako hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldeko kide izan zen. 1993. urtean ETBko Berbaguren saioaren gidoilari gisa jardun zuen; geroago Goenkaleko elkarrizketak eta argumentuak idatzi zituen, eta Benta Berriko elkarrizketak asmatu. Gidoilari lanetan badu eskarmentua: Karramarro uhartea marrazki bizidunen filmaren gidoia idatzi zuen, Joxean Muñozekin eskuz esku. Honez gainera, Jabier Muguruza eta Jabier Busto musikarien lanentzako letrak idatzi ditu. Literatur sariei dagokienez, Tu quoque ipuinak Ignacio Aldecoa saria eman zion eta 1992. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen, Itoak ur azalera bezala ipuinari esker. Azukrea belazeetan lanean, Gipuzkoako baserri giroan sustraitutako historiak kontatzen zituen. Liburu honen gainean Jon Kortazar kritikagilearen iritziz (Euskal Literatura XX. Mendean ) Mugikaren pertsonaiak babesik gabe azaltzen dira, eta egileak heldutasuna erakusten du. 1999. urtean kaleratutako Gerezi denbora eleberriaren iruzkina egiten du Aingeru Epaltzak Nabarra egunkarian. Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnier-en Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila