youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Iñigo Arrasate Lauzirika

Iñigo Arrasate Lauzirika Sormen-lanak

Lekeitio, 1971. Euskal Herrian artista, abeslari eta musikari gisa ibilbide luzea egin ondoren, Iñigito Txapelpunkek jauzia egin eta bere idazle fazeta erakutsi digu. 35 urtetan ehundaka abesti idatzi eta argitaratu eta gero, egun haur literaturara egin du saltoa.

E.H.Magikoa Euskal Herrian garatzen diren haurrentzako ipuin-bilduma da eta magiaz eta abenturaz betetako istorioak kontatzen ditu, adiskidetasuna eta elkartasuna bezalako funtsezko balioak transmititzen dituztenak. Natura eta berdintasuna oso presente egongo dira bilduma honetan, Iñigito Txapelpunkek barruan daraman haurraren magiatik eta sentimenduetatik kontatuta. Lehenengo liburua 2020ko azaroan argitaratuko da, eta “Gabonetako ipuinak” du izenburua. Olentzeroren, Maridomingiren eta beste askoren jatorria kontatzen duen trilogia da. E.H. Magikoa. “Gabonetako ipuinak” hamaika kantako CDa darama barruan, herrialde magiko horretara bidaiatzen lagunduko digutenak. Euskal Herriko zazpi probientzietan, herriz herri, gertatutako istorioak kontatuko dizkigu bilduma honetan zehar.

https://www.facebook.com/inigito.txapelpunk

https://www.instagram.com/inigito_txapelpunk/

https://twitter.com/ITxapelpunk

https://www.txikihandiazara.eus/

 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila