youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Karlos Aizpurua Etxarte

Karlos Aizpurua Etxarte Sormen-lanak

Oiartzun, 1971. Euskal Filologian lizentziaduna eta Enpresa ikasketetan diplomaduna. Zenbait bertso eskolaren sortzaile eta irakasle izana, hainbat lan burutu ditu: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 97aren antolatzaile, BertsoZale berripaperaren zuzendari eta kazetari (1998-2000), Gara egunkariko bertsolaritzari buruzko orriaren arduradun eta kazetari (1999), Euskaldunon egunkaria eta Berriako bertsolaritzari buruzko zutabegile. EITBko Hitzetik Hortzera bertso saioko erredaktore 1992 eta 1993. urteetan. Gai jartzaile eta aurkezle lanetan ibili da bertso saioetan: jaialdietan, txapelketetan... UNEDeko Idazle Eskola eta Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Unibertsitate Aditu gradu-ondokoak eginak ditu.

1998tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntza eta eragile lanetan aritu zen ipar Euskal Herrian. Bertsolaritza berpizteko transmisio proiektua diseinatu eta finkatu zuen Iparraldean bertan, bertso eskola eta bertsolari berri asko sortaraziz. 2010a geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ikerkuntza eragilea da.

 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila