youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Mikel Pagadi

Mikel Pagadi Sormen-lanak

Mikel Pagadizabal Amiano (1974) Villabonako (Gipuzkoa) gidoilari eta telebista aurkezlea da. EHUn zuzenbidea ikasi ondoren, Kunsthalen burutu zituen arte ikasketak. Hainbat publizitate enpresatan lan egin ostean, telebistan hasi zen lanean eta hogei urte baino gehiago daramatza hedabide desberdinetan hainbat eginkizunetan. Gidoilari eta sortzaile lanak egin ditu hainbat telebista eta ekoiztetxetan, baita Euskadi Irratian ere. Besteak beste, programa hauetan ibili da: Wazemank, Vaya Semanita, Brinkola, Oilategia, DBH sit-coma, Herri Txiki-Infernu Handiko hamaika denboraldi, Argizaiola Proiektua… 2009. urtean Él nunca lo haría idatzi zuen: aitona-amonak konpainia animalia bihurtzen dituen laburmetraia. Lan horrekin sari ugari jaso zituen nazioarteko hainbat zinemalditan: Kiev, Montpellier, Seoul... 2011. urtean euskarazko lehen umorezko stand-up ikuskizuna sortu zuen Nagore Aranburu aktoresarekin batera: Bodologuak; eta, ondoren, haren bigarren denboraldia: Potologuak. Bere zinemarako azken lana Bartzelonako Oscar Aibar zuzendariarekin batera idatzi duen La Caminadora film luze politikoaren gidoia izan da (2023). Mikel Pagadik literatura munduan idatzi duen lehen liburua: BISITA da, zientzia fikzioa eta umorea uztartzen dituen eleberria (Elkar 2024).

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila