
Maite López Las Heras Sormen-lanak
Azkoitia, 1985.
Filologia Klasikoan lizentziaduna, irakaskuntza du ogibide. 2018an argitaratu zuen bere lehen poesia liburua, “Pienso, luego escribo”, Círculo Rojo argitaletxearekin. 2020an grekotik zuzenean euskaratutako mendebaldeko lehen emakume poetatzat hartzen den Saforen olerkiak argitara eman zituen, “Safo, poesia guztia”, Balea Zuria argitaletxearen eskutik. 2022an hiru liburu kaleratu zituen: “Amatu” izeneko saiakera argitaratu zuen Alberdania argitaletxearekin, amatasunaren inguruko lehen pertsonan idatzitako gogoeta liburua, “Poetandreak literatura greko-latindarrean” izeneko antologia poetikoa (Balea Zuria) eta Egeria izeneko lehen emakume bidaiariaren “Ibilbidea” izeneko testuaren itzulpena latinetik euskarara Testu Zaharrak argitaldariari esker.
Artikulu-idazle gisa ere hainbat kolaborazio idatzi ditu, Azkoitiko Maxixatzen aldizkarirako eta Elinberri aldizkari digitalerako. Azken horretan argitaratutako artikuluak ondorengo estekan irakur daitezke: https://www.elinberri.eus/kategoriak/gogoeta/zaharrak-berri-maite-lopez-las-heras/
Sare sozialak:
Facebook: Maite López Las Heras
Instagram: @maitelopezlasheras
Twitter: @MaiteLpezLasHe1
Elinberriko artikuluak: https://www.elinberri.eus/kategoriak/gogoeta/zaharrak-berri-maite-lopez-las-heras/