youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Leire Milikua

Leire Milikua Sormen-lanak

Arkitektoa eta ikertzailea. Unibertsitate espzialista Agroekologian eta Genero Berdintasunean. Bere ikerketa-lerro nagusiak agroekologia, elikadura-sistemak, landa-eremua, herritarren parte hartzea eta generoa dira. "Landa-eremua EAEN: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak" (UEU, 2015) eta "Lur gainean, itzal azpian. Emakume nekazariak eta parte hartzea" (Lisipe-Susa, 2022) liburuen egilea.

Begirada poliedrikoen aldarrikatzaile eta disziplina anitzeko saltsak prestatu zale. Hezkuntza eta dibulgazioarekin dantzan. Aldiri. Arkitektura eta abar (UEU) aldizkariko erredakzio kontseiluan (2015-2016) eta zuzendaritzan (2017) aritua, arkitektura eta abarren inguruan kritika lantzeko eta euskarazko korpusa mamitzeko espazioa eta aukera eskaini zituen argitalpena (2009-2021). Radio Euskadiko "Hágase la luz" irratsaioan neurrira egindako hiri baten eraikuntza espekulatiboan parte hartu zuen, lau ahotsetara (2018). Herri-mailako ipuin eta bertso-paper lehiaketekin hasi zen idazten, eta azken urteetan berriz ekin dio letrak josteari artikulu, saiakera, ikerketa eta poemetan. 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila