youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Jon Alonso Fourcade

Jon Alonso Fourcade Sormen-lanak

Iruñea,1958. Biologian lizentziatua da. Zortzi urte zituela ikasi zuen euskara, bere gurasoen erabakiz, Pedro Diez de Ulzurrun apaizaren irakatsiei esker. AEK-ko irakasle modura lan eskarmentua izateaz gainera, Iruñako udal ikastola batean irakatsi du eta Nafarroako Legebiltzarrean eta Gobernuan aritu izan da itzultzaile lanetan. 1995ko Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen liburuan, Idiaren eraman handia, sorkuntza lanaz jarduten zuen. Honez gainera, 1998. urtean Joseba Jaka Literatur Beka eskuratu zuen Toulouse-Lautrec XX. Mende hasierako pintore frantziarraren gaineko saiakera-eleberriari esker.Juanjo Olasagarreren El Africa de Mandela gaztelerara itzuli du eta Jose Saramago Nobel sari portugaldarraren Lisboako setioaren historia euskaratu. Asisko Urmenetarekin batera, gazte euskaldunak xede zituen lokuzio liburua argitaratu zuen; Mantxut titulupean, umorez beteriko lokuzioak asmatu zituzten. 2001. urtean Juan Zelaia saiakera laburren saria lortu zuen, Agur Darwin (eta beste arkeologia batzuk) entseguarekin. Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile lanetan aritu da: Argia,Egunkaria,Berria,Nabarra...). Ipuingintza lantegiak ere ematen ditu herriz herri (Hernani, Ondarroa, Elzondo, Berriozar, Iruñea, Arrasate, Lezo...). Euskadi Irratiako Sormenari leiho literatur programa ere kudeatu izan du bi urtetan. Eta itzultaile bezala Jose Saramago eta Julio Cortazarren lan bana itzuli ditu.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila