youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Jose Ramon Etxebarria Bilbao Sormen-lanak

Gernika, 1948. Industria-Ingenieritzan Doktorea. Fisika-irakaslea. Beti ere fisikari gisa egin du lan, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Udako Euskal Unibertsitatean. Landutako genero literarioak: bereziki, testugintza teknikoa eta dibulgazioa zientifikoa. Euskara ikasteko metodoak (Euskalduntzen eta Alfabetatzen metodoak) prestatu ditu. Ikastoletarako testugintzan, OHO, DBH eta Batxilergoko testuak argitaratu ditu, Saioka (Natur arloa) eta Giltza-Edebé (Natur Arloa, Fisika eta Kimika) taldeetan. UZEI eta Elhuyar taldeekiko lankidetzan Fisika Hiztegia (1979) prestatu zuen eta berriki Energia Hiztegia (2000). Udako Euskal Unibertsitatean parte hartu izan du sorreratik bertatik, Fisika Sailean. Kanpoko aldizkari zientifikoetan argitaraturiko artikuluez gain, Anaitasuna, Elhuyar eta Ekaia aldizkarietan zientzi gaiei buruzko artikulu asko argitaratu ditu euskaraz. Kazetaritzaren arloan iritzi-artikuluak idatzi ditu Anaitasuna aldizkarian eta Egin, Gara eta Euskaldunon Egunkaria egunkarietan. Zutabeen egilea ere izan da Euskaldunon Egunkarian. Doktorego-Tesia: Ekuazio jaraunskorrak: 1. Erradiazio elektromagnetikoa. 2. Osin-muga fraktalak. Ecuaciones hereditarias: 1. Radiación electromagnética. 2 Fronteras fractales entre pozos de atracción. Bilbo (1986). Jasotako sari berezia: 1986. urtero R.M. Azkue Saria, Ikerkuntza-sailean, doktorego-tesian egindako lanagatik.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila