youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Idoia Carramiñana Miranda

Idoia Carramiñana Miranda Sormen-lanak

Bilbao, 1985.

Euskal filolgian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta ondoren literatura konparatua eta literatura ikasketak masterra egin zuen EHUan. Urte askoz ikertzaile bezala lan egin du Rosa Miren Pagola Petrirenaren zuzendaritzapean. Horrez gain, euskara eskoletan eta itzulpen lanetan ere aritu da. Uste du poesia betidanik idatzi egin duela, hala ere ez da maila narratibora mugatu soilik eta poesia bisualeko lanak ere garatu ditu. Izan ere, erakusketa eta argitalpen desberdinetan ageri dira bere zenbait lan. 2014tik aurrera Grito de Mujer Nazioarteko Arte eta Poesia Festibalaren ko-koordinatzailea da Bilbon.

2018an Madrilgo Amargord Ediciones argitaletxeak bere lehenengo olerki-poema plazaratu zuen, BI izenekoa. Liburu horrek euskaraz idatzitako olerkiak jasotzen ditu, ondoren autoreak berak gaztelerara itzuli dituenak. Liburua ez dago kontzebitua argitalpen elebiduna bezala, izan ere, edukiontzi bakar batek barne hartzen dituen bi mundu jasotzen dira bertan: bi hizkuntza, bi kultura, bi sentitzeko modu; eta zergatik ez, sisteman gailentzen den binarismoari jarraiki, bi genero, bi adina, bi sentipen. Eta hortik datorkio, bada, izenburua liburuari.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila