Maitane Perez Sormen-lanak
Iruñea, 1985. Aktore eta antzerki sortzaile eta ekoizlea da, idazlea eta ipuin kontalaria. Txikitatik idazten ibili da, batez ere narrazioak eta ipuin luzeak. Etengabean ari da lengoaia propio baten bila eta idazketari geroz eta leku gehiago eskaintzen dio bere bizitzan. 2023.urtean Booktegik antolatutako “Elkarri irakurriz” ekimenean parte hartzeko hautatua izan da, “Ahuakatearen zaintzarako gida” narrazioa idatziz.
Bitan izan da Udalbiltzak antolatzen duen “Geuretik Sortuak” deialdian bekaduna, 2021ean eta 2003an. Lehengoari dagokionez Amasa-Villabonan oinarritutako “Leku bat omen zuen” eleberri laburra idatzi du (Udalbiltzak argitaratutakoa, “Hamazazpigarrenean aidanez” bildumaren baitan). Bigarrenean Busturialdean hausnarketa lanean ibili da 2024an argitaratuko den ipuin luzea idazteko.
2020.urtean Bilboko Arriaga Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Gasteizeko Printzipal Antzokiak antolatutako “Antzerkigintza berriak” proiektuan parte hartzeko aukeratua izan zen eta antzerki gidoi baten idazketa aurrera eramateko bekatua (“Hawa o la mujer de la ballena”).
Hainbat sari irabazi ditu, hala nola, Nafarroako Ateneoak eta Corte Inglesek antolatutako “XI Premio Joven de relato Corto” (Nafarroako narraziorik hoberena, 2018), Nafarroako Antzerki Eskolak eta
Iruñeako Udaletxeak antolatutako “Haurrendako antzerki testuen XXIV lehiaketa” (Lehenengo saria, “Luna eta piratak” antzezlanarekin, 2015), eta Nafarroako Ateneoak eta Corte Inglesek antolatutako “V Premio Joven de relato Corto” (bigarren saria, 2012).