youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Inaki Irazabalbeitia

Inaki Irazabalbeitia Sormen-lanak

Donostia, 1957. Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Kimika-Zientzien Fakultatean lizentziatura lortu zuen 1980ko uztailean eta doktoradutza 1986ko abenduan. 1987-1991 urte bitartean, Udako Euskal Unibertsitateko Zuzendaria izan zen. Elhuyar aldizkariaren arduradun eta hizkuntz zuzentzaile eta Elhuyar Zientzia eta teknika aldizkariaren zuzendari bezala aritu zen. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoaren koordinatzaile eta Euskara-gaztelania/Castellano-vasco Elhuyar Hiztegiaren erredaktore. Elhuyar Kultur Elkarteren kudeatzailea izan da. Honen aurretik, 1994-2000 bitartean, elkarte bereko lehendakaria izan zen. Hainbat elkarteko kide ere bada, hala nola, The planetary society, National geographical society, EIZIE, etabar. 400 artikulutik gora idatzi ditu, gehienak zientzia-gaiei buruzkoak komunikabide hauetan: Elhuyar, Elhuyar. Zientzia eta Teknika, Egin, Gara, Deia, La Voz de Euskadi, Ereiten, Euskaldunon Egunkaria, El Correo, Argia, Aizu, Jakin, Arrasate Press, Euskonews, Habe eta Uztaro. Azken biak, esaterako, Tartarorako Bidean Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2004ko abenduan eta Espazioan Bolinara Elhuyar Zientzia eta Teknika, 2005eko martxoan argitaratu zituen. Euskaltzain urgazle eta exonomastika batzordeko kide da. Bi "blog" edo bitakora dauzka sarean: Izarren Hautsa: zientzia eta beste eta Nire Seiko Urrea.  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila