Hasiera
Elkartea
Historia
Zuzendaritza
Lan taldea
Elkarlanean
Harremanetarako
Bazkideak
Bazkideak Atik Zra
Gugan beude
Egin zaitez bazkide
Aholkularitza juridikoa eta fiskala
Formazioa
Irakurleekin
Eskoletan
Ikuskizunak eta emanaldiak
Irakurle taldeak
Ondarea
Idazleekin
Albistegia
Elkarrizketak / Sinadurak
Irakurrieran
Hegats
Hemeroteka
Uberan 2009-2021
Hasiera >
Bazkideak Atik Zra
Mixel Thikoipé
Sormen-lanak
Baxenafarreko Amikuze eskualdean sortua naiz 1948an, Amenduze herrian eta haurtzaroa han pasatu ondoren Donapaleuko eskola pribatu batean ene ikasketak egin, gero Hazparneko laborantza eskolan bukatu... diploma gutxirekin, ondikoz! (ez nintzen sobera prestua, omen). Ene nagikeria ikusiz, aita-amek laborantza-aprendizgoko eskolan ezarri ninduten denbora erdiz, beste erdia etxaldeko laborantzan okupatzen nuela. Gero, gazte guziek bezala, armadara joan nintzen eta une txar hori pasatu eta Donapaleun hasi nintzen lanean, Lur Berri kooperatiban. Hasi eta bukatu ere zeren ene lan-bizi guzia enpresa horretan pasatu baitut; erretreta hartua dut joan den 2005az geroztik. Ohartzekoa da Amikuzetik kanpo ez naizela sekulan ez nehon kokatu, ene herrialdea asko maite nuelako, baita ere han berean bizitzeko behar nituenak harrapatu baititut: ezkondu, lana bildu, lagunak egin, etabar... Ene urruntzeko edo eskapatzeko bideak izan dira betidanik liburuak: anitz irakurri izan dut, eta oraino irakurtzen, euskaraz baino gehiago erdaraz maleruski (frantses ikasketen zerbait ondorio, noski), baina ez nintzen, berriki artino, idazteari lotzen. Emeki-emeki hasi nintzen istorio zenbaiten idazten, han-hemenka bildu gertakizun batzuk komentatuz edo egokituz nihauren moldean eta apurka-apurka, bilduma baten mamia eskuratu. Horrela, duda-mudaka Maiatz argitaletxeari presentatu nizkion joan den urtean eta, zorionez, hark publikatu "Hotz bero" deitu liburuxka. Aurten, eta beti Maiatz argitaletxearen eskutik, bigarren liburua plazaratuko dut, "Gorrail azeria" tituluarekin, "le Roman de Renard" frantses literaturako obra nagusi baten egokitze-itzulpen bat. Haur-literaturan sar daiteken istorio bilduma bat, nahiz eta gehienduek ere preziatuko duten azeriaren maltzurkeri eta jukutrien kondaira.