Andres Alberdi Gorostiaga Sormen-lanak
Getaria, (Gipuzkoa), 1950.
Filosofian lizentziaduna da. Elgoibarko Ikastolako irakasle izana (1973-1980), eta bertako zuzendari lau urtez. 1980 ezkeroztik, Elgoibarko Institutuko Euskara eta Literaturako katedraduna, harik eta 2011n erretiroa hartu arte. Ez du literatura-sorkuntzako lanik argitaratu, baina, bakarka zein elkarlanean, 1985etik, DBHko eta Batxilergoko Euskara eta Literaturako hainbat ikasliburu eta gramatikaren egilea da. 1991-92 ikasturtetik 2011ra arte, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko EIMAn ere egin du lan. Hizkuntza-aztertzaile gisa, lehenik; gero, 2000tik aurrera, EIMAko hizkuntza-aztertzaileen eta estilo-liburuaren koordinatzaile.