youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Ainara Maia Urroz

Ainara Maia Urroz Sormen-lanak

 

Irun, 1976

Euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an. Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.

2008tik 2014ra Brnoko Masaryk Unibertsitatean (Txekian) aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.

Idatzitako lanen artean,  Galtzea metodo kontua da (Txalaparta, 2004) itzuli du. 

Poesiaren arloan, hainbat kolaborazio egin du Hatsaren poesia (Senpere argitaletxea)  olerki bilduman parte hartu du 2001 urtean eta 2003-2021 urte bitarte; gainera, Europaren bihotzean (Calaméo, 2011) kolaborazioa egin du.  

Horrez gain, hauek ditu idatzitako poesia liburuak: Chansons d'amour, ilargi beterik gabeko gauak, (Maiatz argitaletxea, 2012) eta Muxuak (Zortziko argitaletxea, 2018).

Haur eta gazte literaturari dagokionez, Igandeak (Egile editore, www.entreescritores.com, 2015) eta. Oroiminezko Igandeak.( Dakit argitaletxea,  2020).

2019an Other Words-Beste hitzak (Erein, 2019)   eta narrazio lana Pepito, biziminaren eta maiteminaren txinparta (Maiatz argitaletxea, 2019)

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila