youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Pello Añorga Lopez

Pello Añorga Lopez Sormen-lanak

Oiartzun, 1956. Irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika... Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri, batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta, aitzindari izango dena, Hego Euskal Herrian behinik behin, bibliotekako "ipuin ordua"-rekin (1987-88an). Bidebatez, Eskoriatzako Irakasle Eskolan (gaur egun: Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du: lehen Haur Liburu Aretoak diseinatzen (Getxo, Durango, Amurrio, Legazpia...), Galtzagorri sortzen, Irakur Gidak plazaratzen, Kukuluma edo Kukumira aldizkariak argitaratzen, ipuin-ordua hedatzen, itsuentzako ipuin grabaketak koordinatzen, Arantzazuko Ama ospitalean Liburua ipuina eta hitza topagunea garatzen... eta batez ere ipuin kontaketari buruz ikastaroak ematen. Lehen Hezkuntzako Gradua 2013.u urtean burutu zuen "Barnekotasunaren lanketa hainbat ikastetxetan"lanarekin. Idazle modura, haur literatura landu du: ipuina, batik bat, poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

 

WEBORRIAN Informazio gehiago: https://pelloanorga.eus/

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila