youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Dionisio Amundarain Sarasola

Dionisio Amundarain Sarasola Sormen-lanak

Itsasondo, 1930. Bere lehen ikasketak Lazkaoko beneditarretan egin zituen. Ondoren bi urte ikasi zituen filosofia eta hiru teologia. Laugarren urtea Parisen egin zuen, Le Saulchoir-en, dominikoetan. Filosofian eliz lizentziatura atera zuen Erroman, Angelicum-en, dominikoetan. Donostian berriz, Filosofia eta hezkuntza zientzietan lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Israelen 40 egun pasa zituen glotodidaktika ikasten. Ikasketa guztiak, EHUkoak izan ezik, erdaraz (gaztelaniaz, frantsesez edo latinez) eginak. Euskara bere kontura landu du. 1953tik apaiza da eta 1948tik beneditarra. (1986 esklaustratua: monasteriotik kanpo bizi, baina apaiz eta beneditar segi). 1974tik 1988rarte Goierriko Euskal Eskolan, helduen irakaskuntzan, zuzendari izan zen. Urte horretatik 1990 arte Maizpide Euskaltegiko zuzendari. Hurrengo bost urtetan, Gasteizen HAEEn (IVAPn) euskara zerbitzuan aritu zen. 1995ean erretiratu egin zen. Zenbait urtez, Euskararen aholku Batzordeko kidea izan da. Kolaborazio ugari egin ditu hainbat aldizkarietan: 1972-1977 bitartean, ia astero Amunsa izenpean, Zeruko Argian erlijio-gaia zuten artikuluak idatzi zituen. Beste zenbait artikulu ere idatzi zituen astekari berean Metal-Iturri izenpean. Jaunaren Deia aldizkarian hainbat artikulu euskaratu ditu (1960eko eta 1970eko hamarkadetan). 1967tik, Lazkaoko monasterioan Breviarioko zati handia euskaratu du, barne-erabilerarako, ez dago argitaratua.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila