Jasone Osoro Igartua Sormen-lanak
Elgoibar, 1971.
Informazio Zientzietan lizentziaduna, kazetari lanetan aritu izan da hainbat urtez. Telebistan ere aritu izan da, aurkezle zein gidoilari eta urteak daramatza egunkari eta aldizkarietan zutabeak idazten. Bere lehen literatura lana 1998an kaleratu zuen, Tentazioak.
Liburu horrek jaso zuen Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria, liburuaren egunean gehien saldu zen euskarazko argitalpena izateagatik. 2000. urtean Igartza Bekarako akzesit bat lortu zuen. Beka horri esker, Korapiloak narrazio laburren eta poesien liburua argitaratu ahal izan zuen. Lan horrek Zilarrezko Euskadi Sariarekin saritua izatea ekarri zion. Gerora Jara, bikiak eta bikoteak eta Jara Bartzelonan plazaratu zituen eta 2009an jaio zen Ezekiel, gazteei zuzendutako Osororen pertsonaje berria. Jararen eta Ezekielen abenturak behin baino gehiagotan gailendu izan dira Juul sarietan, Ikastolen Federazioak urtero antolatzen dituen hauteskundeak dira Juul. Bertan, ikasleek urtean zehar irakurritakoen artean gehien gustatzen zaien liburua aukeratzen dute.
Ikus bere biografia zabalagoa bere webean
Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen lau urtez: 2014-2018 tartean.