Nicolas Zimarro Bravo

Nicolas Zimarro Bravo Sormen-lanak

Abadino, 1960.

Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Psikologia ikasketak burutu zituen eta Nafarroako Unibertsitatean Filosofia Doktoretzarenak. Bere literaturarako zaletasunak www.poemaria.com poesia web gunea sortzera bultzatu du. BARATARIA. Literatura en La Granja literatura aldizkarian artikulugile dugu eta "La tertulia de la granja" tertulia literarioan kide iraunkorra. Durangaldea.com Sariketaren 2004 eta 2005eko deialdietan lehenengo saria irabazi zuen eta bigarren eta lehenengo saria Argentinako Conjugando Las Artes (2005) eta Cristol Literario (2006) nazioarteko sariketetan. Narratiba eta poesia landu ditu, gazteleraz gehien bat, baina baita euskaraz ere.