Joxe Azurmendi Otaegi

Joxe Azurmendi Otaegi Atzera

2017
Hizkuntza, nazioa, estatua
Elkar
2016
Gizabere koorperatiboaz
Elkar
2014
Historia, arraza, nazioa
Elkar
2012
Bakea gudan. Unamuno,historia eta karlismoa
Txalaparta
2008-02-24
Herri gogoa eta dinosauroa
Herri gogoa eta dinosauroa


Trilogia bateko bigarren liburua da Volksgeist -- Herri gogoa: Ilustraziotik nazismora hau, 2006an argitaratutako Espainiaren arimaz haren aurrekoa. Trilogia atzekoz aurrera argitaratzen ari da, eta, honenbestez, lehenengo liburua UEUk berriki argitaratu duena da, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua izenekoa.

Volksgeist kontzeptua sakonki aztertzen duen saiakera da honakoa, bere sorrera (Hegelek asmatua) baino lehenagotik hasita beste zenbait deribazioetaraino. Kontzeptu hau jaurtigai modura erabilia izan da maiz euskal abertzaletasunaren kontra (Mikel Azurmendik, Jon Juaristik, Juan Pablo Fusik...), eta Joxe Azurmendiren asmoa pentsalariok Volksgeista gaizki ulertu eta erabiltzen dutela salatzea da. Bere tesi nagusia honakoa da: auzia ez dago Volksgeist kontzeptuan, baizik eta kontzeptu honen ulertzeko moduan. Alegia, jatorrian (Herder-Hegel-Savigny), Volksgeistak ez du zerikusirik inolako planteamendu arrazista eta esentzialistekin, kontrakoa baizik, hizkuntzaren gaitasun autokreatzaile eta, beraz, antiesentzialista seinalatzen du.

Hala, arrazialismoaren eta arrazismoaren sorrera lotuagoa dago XIX. mendeko bigarren erdiko positibismo zientifistarekin eta, bereziki, Charles Darwinen teoriekin, Volksgeistarekin baino.

Debateak teknikoegia irudi dezake, espezialisten arteko ezbai antzua, eta Azurmendik berak aitortu duen gisara, Volksgeista ikerketa akademikoan baztertu samarra dagoen terminoa da. Haatik, Volksgeistaren eztabaidak, eta, ondorioz, liburuak berak, egun pil-pilean dauden gai asko ukitzen ditu: modernitatea (ilustrazioa eta erromantizismoaren arteko harremana), nazionalismoa, arrazismoa, zientifismoa... Ildo honetan, gauza kuriosoa da Azurmendik idazten dituen kontu askok eta askok gaur egun zenbait testuingurutan postmoderno etiketaren pean hitzetik hortzera entzun daitezkeen ideien antz handia dutela, soilik eta gehienez ere Heideggerreraino iristen dela bera -ez dago Michel Foucault, Gilles Deleuze, Jean François Lyotard eta enparauen arrastorik ere-. Honek guztiak aditzera ematen digu, bidenabar, erromantizismoaren, idealismoaren eta bitalismoaren irakurketa zorrotzak postmodernitatearen balizko haustura errotikakoa dezente erlatibizatzen duela, nahiz eta hau guztia liburu honen asmo nagusietatik urrun geratzen den.

Liburua maila handiko saiakera da, oso zorrotz eta dokumentatua, badaude ezin hobeak diren orrialde batzuk -esaterako, bi modernitateen bereizketa azaltzen duenekoak-, baina zalantzaren bat sorrarazi dit orobat. Izan ere, uste dut liburuaren edizioa aski hobe zitekeela. Azurmendiren prosa berezia errespetatzea erabaki bikaina iruditzen zait, bereziki zenbait idazkera unibertsitario ortopedikoen aldean, baina uste dut testua apur bat gehiago ordenatu eta orraz zitekeela. Bestetik, aipuei dagokienez, eskertzekoa da Azurmendik hartzen duen lana bere tesi oro beste testuen bidez «frogatzeko», baina ez da erabiltzen irizpide finkorik. Aipuak nahasi samarrean ematen dira, batzuetan jatorrizko hizkuntza erabiliz, beste batzuetan ez, batzuetan paragrafoka bereizturik, bestetan ez eta abar. Inpresioa dut edizio lan on batek lagundu lagunduko lukeela liburua irakurlearengana eramaten, eta pena da horren faltan zenbaiti liburuak atzera eragitea.

Liburua irakurri bitartean irudipena izan dut aski interesgarria datekeela liburua gaztelaniara itzultzea, autokontsumoan ez erortzeko eta akaso eztabaida interesgarria sorrarazi lezakeelako Espainiako intelligentsian; baina esnatu eta baiki, dinosauroak hantxe jarraitzen zuen.


'Volksgeist - Herri gogoa: Ilustraziotik nazismora' Egilea: Joxe Azurmendi. Argitaletxea: Elkar. Urtea: 2007.

2008-02-15
«Menpekorik gabe ez dago botererik, hori da botere ororen problema»
«Menpekorik gabe ez dago botererik, hori da botere ororen problema»

joxe azurmendi Filosofoa

Herriaren espirituaz, herriaren arimaz, hizkuntzaren garrantziaz eta nazioen antolaketa ideologikoaz trilogia idatzi du Joxe Azurmendi filosofo eta idazleak

alberto barandiaran

Iruñea

Wilhem von Humboldt pentsalari alemanaren inguruko Humboldt, hizkuntza eta pentsamendua (UEU) liburuarekin, ideia nazionalaren eboluzioaz idatzi duen gogoeta amaitu du Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941) filosofo eta idazleak. Bertan, hizkuntzaz, Espainiako intelektualen jarreraz eta Herri Gogoa eta Herri Arima teoriez hausnarketa zabala proposatu du. Atzetik aurrera idatzi duen trilogia izan da, lehenago argitaratu baitzituen Espainiaren arimaz eta Volksgeist-Herri gogoa, biak Elkarrekin.

Trilogia amaituta, hizkuntzaz, herri arimaz eta nazionalismoaz luze jardun ondoren, hiru lanen arteko ardatza zein dela esango zenuke?

Herria edo nazioa era askotara uler daiteke. Herri bat hizkuntza bat da, kultura bat, beraz izpiritu bat. Hala esan dute Kant, Herder eta Humboldtek. Ehun urte geroago, ordea, herri bat arraza bat da, odol edo tenperamentu bat, beraz arima bat. Bilakabide honetan lehenbizi kulturala zena gero biologikoa bilakatu da, hasierako herriaren izpiritua orain herriaren arima, hizkuntzaren tokian odola. Ideia nazionalaren eboluzio hori da hiru liburuek arakatzen dutena.

Humboldtentzat, hizkuntzak munduaren ikuskera irudikatzen du. Zergatik hautatu zuten alemanek hizkuntza herriaren arimaz hitz egiteko?

Baina hain zuzen nire tesi zentraletako bat da Herri Gogoaren teoria ez dela Herri Arimaren teoria, eta bi, ez dela alemana. Herri Gogoaren teoria XVII. eta XVIII. mendekoa da, idealista, demokratista, Iraultza Frantseseko herriaren ideia. Kontrara, Herri Arimaren teoria Darwinen ondokoa da, XIX. mendearen buruko Inperialismareno arokoa, filosofikoki positibista eta politikoki arrazialista, askotan arrazista, eta edozein kasutan jakobino eta esentzialista. Frantzian zein Alemanian berdin eman da eboluzio hau. Diferentea bietan teoria beraren erabilera politikoa izan da. Hortik hartu du herrialde alemanetan garrantzia berezia. Zergatik? XVIII. mendearen buruan gaur Alemania esaten dugun horretan baziren hirurehundik gora Estatutxo, eskualde edo hiri menpegabe, lauzpabost errege, hainbat Printzerri. Alemania politikorik oraindik ez zegoen. Gero, orduko Estatu aleman printzipalenak, Austria eta Prusia, eslabo-magiar-germaniar nazioanitzak dira. Aldez beste, aleman hiztun asko estatu ez alemanetan bizi da. Zerk batzen ditu aleman guztiok, aleman herria? Hizkuntzak.

Gaur egun, ordea, hizkuntza herri baten oinarria denaren ideia horrek prestigio galdu duela ematen du. Hizkuntzak komunikatzeko tresna soilak direla defenditzen dute askok. Zer deritozu?

Pentsa, gizarte batean komunikazioa oinarritzen duen hizkuntzak prentsa, irrati-telebista, informazio guztia, eskola eta unibertsitatea, literatura, lan eta negozio harremanak, ideologia politiko eta erlijiosoak... sare sozial guztia elkarbiltzen du, eta beste hizkuntza bateko gizartetik bereizi. Zer esan gura du hemen 'tresna soila' izateak? Faktore bakarra izan gabe, hizkuntzaren zerikusia herri baten izaerarekin, historikoki eta soziologikoki ebidentea da. Beste arazo bat da gero, beste moduko eragin sakonagorik ere ba al duen giza edo herri gogoan.

Nazionalismo espainolaren keri batzuk erakutsi nahi izan dituzu hiru lanotan, zertarako eta, neurri batean, Euskal Herriaz hitz egiteko. Hori ez ote da definizioaren ifrentzua bilatzea besterik? Besteek gu baino keri gehiago dituztela frogatzeak zer erakusten digu?

Hori egin badut oso gaizki espresatu naiz. Interesatzen zaidana ez da inoren kontra joatea, geure posizioa argitzea eta sendotzea da. Euskal nazionalismoa bezalaxe espainola, XIX. mendearen burukoak dira, intelektualki biak Europako pentsamenduaren menpe garatu dira, eta biak dira haren biktimak. Espainola menpeago ageri bada, eskola, unibertsitate, kultura akademiko gehiago zuelako da. Euskal Herrian gaizki egitea ere ez dugu oso ondo egiten.

Lan hauetan aztertu dituzun intelektualek, gaur egungo Espainiaren oinarri intelektualak finkatu dituztela esan daiteke? Oraindik gaur egun erreferentzia dira?

Unamuno espainolista mistikoa, Ortega historiaren filosofo arrazista, Baroja arrazista orobat eta antisemita, ez ote dira gaur-gaurko erreferentziak? Donostian bertan zenbat liburu saltzen da Arana Goirirenak eta zenbat Unamuno edo Ortegarenak? Barojaren gorazarre urtea pasa berria dugu. Egunotantxe Jon Juaristik Espainiako maisu liberal handitzat Menendez Pidal aipatu du. Ez diot nik handitasuna ukatuko. Baina Pruden Gartziaren La España metafísica oso liburu interesantea da.

Eta aipatzen duzun esentzialismo hori, non antzematen duzu gaur egun?

Konstituzioaren oinarria, Konstituzioaren beraren arabera, «la indisoluble unidad de España» da, ikus 2. artikulua. Historiaren metafisika bitxia horixe, hor ezkutatzen dena. Espainiak, bere batasun banaezinetik sortzen du bere buru politikoa. Demokrazian bizitza politiko guztia, eskubide zein obligazioak, Konstituzioan oinarritzen dira. Baina Konstituzioa bera, bera baino lehenagoko eta oinarrizkoago batasun banaezin espainolak oinarritzen omen du. Zer izan daiteke eskubide politikoak-eta baino lehenagoko batasun hori, esentzia metafisikoren bat baino? Hala ere esentzialismoa testuetan baino gehiago jarreretan da arriskutsua politikan. Zergatik ez da posible euskal talde nazional sinple bat ere? Dena dela, ni ez naiz esentzialismoaren printzipiozko kontrario bat. Hori beldur emateko hitz bat besterik ez da, mutiko progreek abertzale inozoak ikaratzekoa.

Hori lotuta egon liteke konplexutasun arazoarekin? Iragan loriatsu batekiko mira, orainaldi pobre bat dela-eta, etsipena.

Ez naiz azalpen psikologisten zalea, baina esaten duzun horrek 98ko belaunaldi inguruko autoreentzat ezbairik gabe balio du.

Beste ondorio bat atera daitekeena: espainiar intelektual askoren mail eskasa. Ez zituzten alemaniarrak ulertu.

Ez ulertu baino, ez ezagutu, esango nuke nik. Menendez Pidal, Unamuno, Ortega, Espainiaren arimaren bilatzaile handiek, ez dute Herder deus ezagutu, Humboldt ozta gehiago, eta Hegel edo ez ulertu edo faltsifikatu egiten dute. Gero gaurko zenbait intelektualek bigarren faltsifikazioa gehitu digute, nazio espainol zentralista liberal eta modernotzat joz, baina euskal nazionalismoa Herderrengan eta erromantizismoan inspiratutzat, anakronismo hutsa. Hauek bai, ez ulertu eta ez ezagutu egiten dute tradizio alemana.

Zuk diozu euskal nazionalismoari burla egiteko erabiltzen diren ezaugarriak nazionalismo espainol jakitunaren ezaugarri berberak direla. Esaterako?

Nazionalismoaz orokorki ni ez naiz mintzo, fenomeno sozio-politiko-filosofiko konplexua da. Herria edo nazioaren kontzeptuaz bezainbatean, abertzaleen Euskal Herriaren kontzeptuari kritikatzen zaizkionak, hau da, esentzialismoa, arrazismoa..., askoz nabarmenagoak dira aztertu ditudan Espainiaren arimaren teorikoengan. Euskal Herrian bertan, Campionek Herder ezagutu zuen, Iturralde y Suitek ere bai agian. Baina hauek Nafarroaren euskal arima bilatzen zuten, ez Espainiarena.

Espainia, nor izateko, beti azpian menpekoak behar dituela esan izan da. Hala dela iruditzen zaizu?

Botere ororen problema da. Ez dago botererik menpekorik ez badago. Botere jakobino batean are gehiago.

Espainiaren ala Frantziaren menpe egon, alderik badagoela uste duzu?

Uste ez, ikusi egiten duzu hori Bidasoa pasa orduko. Humboldtek seinalatzen zuen ja Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko diferentzia. Herri bat bera bi Estatutan laster nola biziki bereizten den, Alemania da adibide ona. Denbora gutxian bi gizartekera diferente bilakatu dira ekialdeko eta mendebaldeko alemanak. Berlingo bi parteetan ikus dezakezu.

Gaur egungo intelektual espainiarren diskurtsoetan, alderik antzematen duzu?

Asko galdetzea da. Kontua ez da intelektualeria espainola orohar, Espainia salbatzeko gurutzadan enrolatu zirenak baino.
2006
Espainiaren arimaz
Elkar
2004
Verspätetes manifest
Susa
2003
Etienne Salaberri (1903-2003) (II)
Egan
2001
Joxe Azurmendi. XX. Mendeko poesia kaierak
Susa
1999
Euskal Herria krisian
Elkar
1999
Hizkuntza eta talde-nortasuna
EHU
1998
Teknikaren meditazioa
Kutxa
1997
Demokratak eta biolentoak
Elkar
1994
Espainolak eta euskaldunak
Elkar
1991
Gizaberearen bakeak eta gerrak
Elkar
1991
Klaudio Otaegi olerkaria 1836-1890
Etor
1989
Jon Miranderen pentsamendua
Susa
1979
Nazionalismoa eta internazionalismoa
Lur
1979
PSOE eta euskal abertzaletasuna
Lur
1979
Sabino Aranaren pentsamendu politikoa
Lur
1978
Artea eta gizartea
Kriselu
1978
Errealismo sozialistaz
Kriselu
1978
Mirande eta Kristautasuna
Kuxa
1977
Zer dugu Orixeren alde
EFA
1976
Zer dugu Orixeren kontra
EFA
1975
Gizona abere hutsa da
EFA
1975
Iraultza sobietarra eta literatura
Gero
1973
Kultura Proletarioaz
Jakin
1971
Hitz berdeak
EFA
12/2007
Humboldt, hizkuntza eta pentsamendua
Udako Euskal Unibertsitatea
12/2004
Filosofiako gida : filosofian aritzeko oinarriak : gida bibliografiko eta metodologikoa
Udako Euskal Unibertsitatea
12/1996
Rikardo Arregi, gizona eta garaia : bizitza, garaia, obra
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
11/1979
Nazionalismo-Internazionalismo. Euskadi
Lur Argitaletxea, S.A.
10/2007
Volksgeist - Herri gogoa
Elkarlanean, S.L.
10/2001
La violencia y la búsqueda de nuevos valores
Hiru Argitaletxea
09/2012
Barkamena, kondena, tortura
Elkarlanean, S.L.
09/2009
Azken egunak Gandiagarekin
Elkarlanean, S.L.
07/2004
Idazki hautatuak
Klasikoak, S.A.
06/2000
Joxe Azurmendi
Susa
06/1976
Zer dugu Orixeren kontra?
Ediciones Franciscanas Arantzazu
05/2012
Bakea gudan : Unamuno, historia eta karlismoa
Txalaparta, S.L.
05/1999
El hecho catalán ; El hecho portugués
Hiru Argitaletxea
05/1983
Pensamientos de D. José M. Arizmendiarrieta
Ediciones Franciscanas Arantzazu
04/2016
Volksgeist herri gogoa
Elkarlanean, S.L.
04/1998
Teknikaren miditazioa
Fundacion Kutxa Ediciones y Publicaciones
04/1979
P S O E eta euskal abertzaletasuna
Lur Argitaletxea, S.A.
04/1979
Sabino Aranaren pentsamentu politikoa
Lur Argitaletxea, S.A.
02/2018
Beltzak, juduak esta beste euskaldun batzuk
Elkarlanean, S.L.
02/1984
Hombre cooperativo, el : pensamiento de Arizmendiarrieta
Ediciones Franciscanas Arantzazu
01/2018
Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk
Elkarlanean, S.L.
Historia, arraza, nazioa
Elkar