youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Iratxe Ormatza Imatz

Iratxe Ormatza Imatz Sormen-lanak

Bakio, 1971.

Ingalaterran, soziologia ikasi zuen, York unibertsitatean gradua, eta Kent-ekoan graduondokoa. Handik etorrita, aldi baterako hainbat lanetan jardun, eta ikasten segitu zuen, EHUn, besteak beste. Gerora, soziologiari lotutakoa utzi, eta testuak itzultzeari ekin zion, itzulpengintza masterra egitearekin batera.

2007an argitaratu zuen Hegoak liburua: Hego Ameriketan nebarekin eta bakarrik egindako bidaiaren kronika, bizkaieraz idatzia.

Harrezkero, Idatz&Mintz literatura-aldizkarian ipuinak plazaratu dizkiote: Gizon txikia; Beste arnasa batek; Eustakia; Ndiaye; Ezkaratza; Miesea; Enkontruak; Goitizenak; Gandua; Plazera da; Egunsentirako; Gabonetako oporrak; Madalenen hariak; Bazkaria; Mendira; Katuak, bihotza jan; Izterretik; Kabriolet gorria; Arimen gaua; Hankea eta tintea; Monika eta Moha; Paketeak. Uberan.eus-erako, lau ipuin idatzi zituen 2018an, banaka zein bata bestearen atzetik irakurri daitezkeenak, hari berarekin josita daude-eta: Bideo-kamerek zer ez duten ikusten; Iltzea; Bertigoa; Eginkizun. Gaztezulo hilabetekarian ipuin bana kaleratu zuen 2016an eta 2017an: Azal beltzarana; Berriz egiteko gogoarekin geratu naiz. Administrazio euskaraz hilabetekarian, 2010ean: Urdina.

Umeentzat ere argitaratu ditu ipuinak Hiruka astekariaren Gabonetako ale berezian, 2016tik 2020ra: Lexuriren hankak; Artilezko txita eta moko urdineko ahatea; Hodeia eta biok; Txipi eta lurtarrak; Zergatik egiten du zzzzzz Zazak?.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila