youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Itxaro Borda

Itxaro Borda Sormen-lanak

Baiona, 1959. Baionan jaio eta Oragarren hazi zen. Gaur egun, Baiona Ttipiko Cordeliers karrikan bizi da. Ikasketak Donapaleuko laborantza eskolan hasi zituen eta Paueko unibertsitatean burutu, Historia DEA batekin. Parisen, Maulen eta Baionan jardun du postari. Seaskaren aldeko lanetan ibilitakoa, Iparraldeko ikastolen alde. Asteartero bere iritzi artikuluak irakur zitezkeen Euskaldunon Egunkariako Seiko Urrean. Bere lehen olerkia 1974an agertu zen Herria astekariaren orrialdeetan. Geroztik gutxi edo aski Euskal Herriko aldizkari, astekari eta egunkari ezberdinetan kolaboratu du. Maiatz aldizkariaren sorreran eta gaurko abenturan ere parte hartutakoa da. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen: Bizitza nola badoa. Poesia liburu honetan, Trixte naiz nere bertsuekin / nahiago nuke sekula gehiago / beste bat ez egin» esaten zuen. Ez zuen bete bertso honetako desioa. 2002an Euskadi Saria jaso zuen, %100 basque eleberriaren eskutik. Europako hizkuntza ezberdinetara itzuliak ditu hainbat olerki. Taldean idatzitako liburu batzuetan ere parte hartu du. Diska askotako abestien testuak berak idatzitakoak dira (ikus Bibliografia atala).  

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila