youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Kepa Altonaga Sustatxa

Kepa Altonaga Sustatxa Sormen-lanak

Loiu, 1958.  

Haurtzaroko lehen urteak Txorierrin bizi izan eta gero, Bilbon kokatu zen. Biologia-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean: 1980. urtean lizentzia eta 1988an doktore-gradua. “Zoogeografia”, “Zoologia” eta “Biologiako Kontzeptuak eta Metodoa” irakasten ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Hainbat ikerketa burutu ditu Iberiar Penintsulako bare-barraskiloen taxonomiaren eta banaketaren gainean: Eusko Legebiltzarrak Munibe Saria eman zion bere ikerketa-taldeari 1992an. Gazterik euskaltzaletu zen, Caro Baroja irakurriz, eta 1978tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko kidea da, 1992-95 tartean zuzendaria izan zelarik. UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiarekin kolaboratu izan du. Idazlan ugari plazaratu ditu, baina gogokoenak dibulgaziozkoak. CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2016. urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik.

 

Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 1998),

Armand David, pandaren aita (Elhuyar, 2001),

Etxepare, Aldudeko medikua (Euskaltzaindia/UPV-EHU, 2006),

Darwin geurean (Juan Zelaia Saiakera Saria; Pamiela, 2010,

Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela, 2011),

Back to Leizarraga (Pamiela, 2015),

Patagoniara Hazparnen barrena (Euskadi Literatura Saria,saiakera arloan; Pamiela, 2017),

Duvoisin kapitainaren malurra (Pamiela, 2018),

Iridioaren mintzoa. Meteoritoa eta dinosauroen akabantza(Pamiela, 2021).

 

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila