Angel Zelaieta Gisasola

Angel Zelaieta Gisasola Sormen-lanak

Mallabia, 1940. Filosofia eta Teologia Derioko Seminarioan ikasia. Bestalde, Espainiar Filologia Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen. Hiru urtez apaiz, urtebetez Verdes liburutegian langile ibili zen. Honez gain, 1969-72 urteetan zehar Anaitasunaren zuzendari lanetan jardun zuen. 1973az geroztik, Lauroko (Bizkaia) ikastolan irakasle gisa dihardu. 1992-94 ikasturteetan, Bergarako UNEDen irakasle izan zen. 2000. urtean Gabriel Arestiren biografia idatzi zuen.