Urtzi Urkizu Adrian Sormen-lanak
Lezo, Gipuzkoa, 1975.
Berria egunkariko kazetaria. Leioan egin zituen kazetaritza ikasketan eta 1998. urtean lizentziatu zen. Herri komunikabideetan aritu ostean, Euskaldunon Egunkarian hasi zen lanean 1999. urtean. Geroztik prentsa idatzian aritu da lanean bereziki. Azkeneko urteetan komunikazio gaiei lotutako artikuluak idazten ditu.
Mikelazulo kultur elkartearen bidetik ekin zion jendaurrean olerkiak irakurtzeari. 2001. urtean Mikelazulok argitaratutako 'Beste bat apalerako' liburuan parte hartu zuen. 2004an 'Kilimamuak' disko-liburuan ere bai. 2007. urtean 'Beta' liburua argitaratu zuen autoekoizpenean, narrazio eta olerkiz osatua. 2012. urtean, berriz, 'Kezka bat gutxiago' olerki liburua argitaratu zuen Maiatzen eskutik. Zenbait olerki errezitalditan parte hartu du, baita antzerkia, poesia eta musika uztartzen zituzten beste emanaldi batzuetan ere. 2024an "Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero" saiakera argitaratu zuen Elkar, Berria eta Jakinekin elkarlanean, eta 2026an 'Streaming aroa' argitaratu du Alberdania argitaletxearekin batera.
Urkizu 'Kroketak' izeneko podcastaren egilea da. Ivoox eta Spotify plataformetan entzun daiteke.