UHARTE GALDUKO IPUINAK (Gazte(txo)entzako idazketa sortzailea).

Literaturak mundu ezezagunetan barneratzeko aukera ematen digu, gureak ez diren bizitzak behatzekoa, besteak eta baita geure buruak ere ulertzekoa. Azken batean, leiho bat da, munduaren ikuskera zabaltzen laguntzen diguna eta gure bizipenak infinituraino zabaltzen.
 
Kanpo-estimulu jarioa tarte batez alboratu eta norberaren uharte galduaren bila arituko gara, sormenaren uhartea, irudimenarena, guztia posible den lurraldea. Bertatik abiatuta, jolasaren, irakurketaren eta talde-lanaren bidez, gazteek euren irudimena eta istorioak asmatzeko gaitasuna probatuko dute. Modu praktiko eta dibertigarrian, ipuin bat idazteak dakartzan zailtasunak gainditzeko beharrezko tresnak eskuratuko dituzte, bai eta ahozko eta idatzizko ulermena garatu eta hiztegia eta adierazteko gaitasuna aberastu ere.
 
Ikastaroaren iraupena: Bi orduko 10 saio = 20 ordu guztira.
 
Adina: 10-18 urte bitarteko gazte(txo)entzat.
 
Aurrez-aurreko modalitatea lehenetsiko da, baina 14 urtetik aurrerakoekin online egiteko aukera ere badago.

Izen emateko: 943 276999 | eie@idazleak.eus