ZURE BIZITZA IDATZI

Gure barruan dago dena. Bizi izan dugunak eta baita bizi izan ez dugunak ere egiten gaitu. Tailer honen helburua gure emozio, sentimendu eta jarrerak identifikatu eta ulertzea da eta horretarako idatzi egingo dugu. Diziplina ezberdinetatik abiatuko gara, adibide gisa erabiliko ditugu egunerokoak, ipuin laburrak, poesia, komikiak, zutabeak, albisteak, publizitatea, zinea, argazkilaritza eta musika, eta beste batzuek egin dituzten artelan horietan oinarrituz, gure burua ezagutuko dugu. Bizitza idaztea norbere burua ezagutzeko modua ere bada.

 

Izen emateko: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus