ISLA GABEKO ISPILUAK: EMAKUMEZKOEN AHOTSAREN ERAIKUNTZA PAPEREAN
bat marrazten saiatuko gara euren idazle-nortasuna osatu zuten mugarriak kontuan hartuz: kosmobisioa, testu(inguru)ak eta asmatu behar izan zuten hizkuntza bera beraien burua izendatu ahal izateko.
Irakurketak eta ondoko hausnarketak egin eta gero, ispiluarekin egingo dugu lan nor garen jakiteko saiakeran. Geure buruaz egiten dugun kontakizuna auzitan jarriko dugu. Erreala da ala ezarritakoa da?
Erantzunek geure buruaren errelatoa egin ahal izateko darabiltzagun baliabideak agerian jarriko dituzte, modu horretan errealitatearen eta norberaren lekukotasuna emateko gai izan gaitezen.
HELBURUAK
-Egungo zein aurreko garaietako emakume idazleen lanetara hurbiltzea eta horiek ezagutzea
-Geure buruaz sortu ahal dugun kontaketa esploratzea, berezko elementuak direnak neureganatuetatik arakatzeko eta bereizteko
-Geure burua izendatzen berrikasteko baliabideaz jabetu
-Norberaren ahotsari egokitutako amaierako lana garatzea.
Online edo aurrez aurre egiteko aukera.
Iraupena: 12 ordu
Izen emateko: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus