Ideia batentzat argazki bat
Ideia batentzat argazki bat
Ikastaro honetan idazleak bere obrarekin bat datorren argazki bat ateratzeko zein aukera dituen argitzen saiatuko gara. Argazki baten konposizioa aztertuko dugu, zerk iradokitzen duen gertutasuna, zerk miresmena, zuri beltzak zer adierazteko balio duen, lehen planoak zer esaten duen, argiaren jatorriak zer adierazten duen aurpegi baten azalean. Ez gera luzatuko kameraren ezagutzan, telefonoarekin moldatuko ginateke, bere baliabideak erabiliko genituzke.
Ikastaro hau emateko dudan gogoa, neuk beti ikasten dudalako da. Luzea ez dago zertan egin, astean behingo hiru saio, bakoitza bi ordukoak izango lirateke.
Izen emateko: eie@idazleak.eus