LEIHO BAT MUNDUARI BEGIRA
Ikastaroaren helburua zutabea (egunkarikoa, batez ere) idazten trebatzea da. Zutabea genero hibridoa da, ez da literatura hutsa, ezta kazetari artikulu soil ere; neurriz ere atipikoa. Bietatik du, eta batzuetan batera lerratzen bada, besteetan bestera makurtuko da. Zutabe on batek oreka gordetzen du, era askotan gainera: kanpoaren eta barnearen artean (azala eta mamia), literatura eta kazetari lanaren artean (bietatik egokiena dena hartuz), norbera eta besteak (norberaren ikuspegia abiatzeko puntua bada ere, ez da amaierakoa izaten) erori gabe literaturan gehiegikerian (testu gozoegia), edo kazetaritzaren zurruntasunean. Hori dena azaldu nahi dut, ikastaroan zehar, eta nire esperientziatik ikasitako azaldu ere bai.
Izen emateko: 943 27 69 99 | eie@idazleak.eus