Elkarrizketa 2025/07/17

ELKARRIZKETA JESSICA ZUAN GRISONIAKO POETAREKIN

Jessica Zuan

ELKARRIZKETA JESSICA ZUAN GRISONIAKO POETAREKIN

Jessica Zuan poetaren sorlekua elurraren herrialdea da azarotik maiatzera arte, eta mendi goren eskualdea urtaro guztietan, nola ez. Bertako aintzirak, berriz, Alpeetako glaziarrek sortuak, udan azaleratzen dira, elurpean luzaro ikusezin egon ondoren. Urte osoan begiak betetzeko moduko ikuspegia da hangoa, eder-ederra beti.

Baina elurrak eta izotzak ez dute iluntasuna esan nahi, ez eta eguraldi goibela ere; aitzitik, Jessica Zuan poeta jaio zen ingurua argitsua eta eguzkitsua da. Edertasun berezi hori izan liteke Grisoniako idazleek poesia idazteko duten joera ulertzeko bide bat; ez bakarra, hala ere.

Elena Galzusta
Artikulua 2025/07/15

Hizkuntza eta kultura, maitasunaren eta ilargiaren antzean

Hizkuntza eta kultura, maitasunaren eta ilargiaren antzean

Sortzailea bakarrik dago hausnarrean, barruko beharrizan batetik hasten da, barruan kabitzen ez zaion beharrizan handiegi batetik. Grinaz heldu eta biribildu arte ekinean segituko du. Burutu eta gero erakustaldia hasiko du: hizkuntza-kideekin partekatuz lana osatuko du.

Iratxe Ormatza
Elkarrizketa 2025/07/10

“Lehen ez nuen apenas idazten ez bazen zuzenean letra baterako; orain bai”

Miren Narbaiza

“Lehen ez nuen apenas idazten ez bazen zuzenean letra baterako; orain bai”

“Ez dakit horri buruz hitz egiteko egokiena ote naizen”. Hala erantzun zidan Miren Narbaizak (Eibar, 1986) elkarrizketa honetarako proposamena egin nionean. Baietz esan zidan, hala ere. Bere auzoko tabernan elkartu ginen astelehen goiz batez, barratik urrutieneko egurrezko mahaian, eta honi buruz hitz egiteko pertsona egokiena zela berretsi zidan.

Ane Labaka
Artikulua 2025/07/08

Joxe Azurmendi, idazle eta irakasle

Joxe Azurmendi, idazle eta irakasle

Uztaileko berriarekin batera, EHUko Joxe Azurmendi Katedrako kideak Usurbilen elkartu ginen, bazkari baten bueltan harekin ditugun oroitzapen eta bizipenez hitz egiteko tartea hartu genuen.

Iñaki Zabaleta, Arantza Etxeberria, Cristina Lasa, Ekai Txapartegi, Antonio Casado
Artikulua 2025/07/08

Urtarrilaren 23ko oroitzapenak, Antonio Zabalaren oroimenez

Urtarrilaren 23ko oroitzapenak, Antonio Zabalaren oroimenez

Aurtengo urtarrilaren 23a zen. Etxean nintzen, gosaltzen. Txirrina jo zuten kaletik. Postaria zen. Atariko atea zabaldu nion interfonotik. Buzoian kabitzen ez eta, euria zela eta busti egingo zenez, etxeraino ekarri zidan. Eskerrik asko eta agur. Sobre handi bat zen, Euskal Idazleen Elkartetik bidalia. Zabaldu eta `Urte Berri On´eko oparia: koaderno bat, txuriaren gainean belzten hasteko gonbita. Azalean hitz hauek: “Noraino eramango oinek, noraino hitzek?”. Bezperan jasoa nuen gonbita EIEtik: artikulu bat idazteko proposamena, lehen aldiz. Jaso nuen unetik besterik ez nuen buruan: Zer arraio kontatu behar diet nik idazleei?

Iñaki Iturain Azpiroz
Artikulua 2025/07/01

LIBURU AURKEZPENAK

LIBURU AURKEZPENAK

Liburuen aurkezpenek ez dute ezertarako balio; hau da, aurkezpenak egiteak ez du nahitaez salmenta bermatzen. Aurkezpen asko berdin salmenta asko formula ez da existitzen. Idazleoi, liburu berri bat argitaratzen dugunean, aurkezpenez aurkezpen joateko prestutasuna eskatzen zaigu, eta gehienetan pozarren egiten dugu, baina jakitun izanda ekitaldira lagunen bat, ahaideren bat edo beste edo, txarrenean, inor ez dela etorriko.

Maite López Las Heras
Zipriztinak 2025/07/01

Letrek txokolate usaina zuenekoa

Ikusteko, gozatzeko eta partekatzeko sortu dugu Zipriztinak bideo sorta, eta batez ere, idazleen lana ezagutarazteko.

Anjel Lertxundi
Elkarrizketa 2025/06/26

11 Galdera Amaiur Epher idazleari

Amaiur Epher

11 Galdera Amaiur Epher idazleari

Idazlea idazten, eta batzuetan idatzi ezin, agertzen duen nobela kitzikagarria ekarri digu Amaiur Epherrek (Izpura, 1994) Txalaparta argitaletxearen eskutik. Nahiz eta askotan erabili den mise en abyme gisako hori, “Haize beltza” honek dakarren etengabeko joko literarioak kuriositatea piztu eta autorearekin bi solasen egitera eraman gaitu Baionako geltoki inguruko Korail jatetxeko terrazan.

Itxaro Borda
Elkarrizketa 2025/06/25

“Hamar pertsonaia historikoren bitartez,

historiaz mendekatu naiz”

Xabier Amuriza

“Hamar pertsonaia historikoren bitartez, historiaz mendekatu naiz”

E-postaz jaso genuen berria. Xabier Amuriza idazleak bere webgunean jarri du liburua: Nik ere badakit hiltzaile izaten. Deskargatu, inprimatu, irakurtzen hasi… eta hantxe, historia ofizialaren hainbat protagonista, Amurizak berak zorrotz interpelatuak, amaieran haien memoria hiltzeko. Hobeko dute argi ibili “historialari, pentsalari eta lari guztiek”, egileak liburuaren amaieran idatzi duenez.

Miel A. Elustondo
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.