IRAKURLEEN BEHARRA
Estresa gure bizimoduaren jabe egin zen aspaldi, behar baino sarriago gure egunerokoari aurre egiteko ezina eragiteraino. Hedabideetan, astea joan eta astea etorri buru-osasunari zein gaitzei buruzko albiste edo artikuluren bat ageri da. Ez da ezohikoa. Inguruan ikusten dugu, maite edo ezagutzen dugun norbaitek jasan du. Guk sufritu dugu, medikuarenean antsiolitikoak eta depresioaren kontrako pilulak zein erraz eskura daitezkeen ikasi dugu.
Gutako beste batzuk eguneroko zurrunbiloan gabiltza: lana eta besteen zaintza, bata eginez bestea egingo ez bagenu bezala, nekea bikoiztuz. Ez dugu behar antsiolitikorik edo antidepresiborik, ez daukagu buruko gaitzik, baina egunekoari ekitea arteak hartu ezinik ibiltzea da, nekatuta jaikitzen gara eta egun osoa dandarrez ematen dugu ia, abailduta askotan, amorrutik goibeldurara eta buelta, berriro oheratu arte. Eta han, ezin lo egin, kirioak dantzan, arnasa-ariketak zigortzat hartuta.
Etxe bat Huksaviken, Uxue Juarez (Balea Zuria, 2025)
Uxue Juarez Gaztelu (Iruñea, 1981) irakaslea eta idazlea da, irrika eta ohiko ikusmiretatik at dagoen horren bilatzaile nekaezina. Haur eta gazte literatura landu du, gaztelaniaz hainbat poesia liburu argitaratu ditu, eta helduentzako bere azken lana euskaraz eman du argitara: Etxe bat Huksaviken (Balea Zuria, 2025).
Poesia liburu honetan nahiz eta bertzeak bertze, dolua eta suizidioa landu, Uxuek ihes egiten die gai hauek literaturan landu ohi diren ohiko intentsitate eta agerikotasunei. Horretarako, elefante gizona, balea ama eta balekumea bezalako pertsonaiak eraikitzen ditu, eta azken bien bidaia abisala abiapuntu hartuta, gai korapilatsu eta konplexuak, tartean galera, mina, bizitza eta heriotza, xamurtasunez eta unibertso propio eta berezi batetik jorratzen. Liburua sendoa da: iruditeria handikoa, arkitektura zainduaz eraikia, eta ahots poetiko bakar batez idatzia. Euskal poesiagintzako rara avis bat da Uxue Juarez, eta Etxe bat Huksaviken ireki berri duen bere bide berriaren erakusgarri argiena.
“Bertsolaritza poesia modu bat da”
Errekondoan hartu nau Oihanak Aranak (Eskoriatza, 2001), etxaurre zuri-urdinean, eguzki egun batez. Idazlea eta bertsolaria da; “gaur gaurkoz, hurrenkera horretan”. Ezin adiago entzun diot kontatzeko zuen guztia. Grabazioak zaldien trosta harrapatu du zenbait unetan. Bada denboratxo bat aurrekoengandik ez ezik ondorengoengandik ere asko ikasten ari naizela.
2026ko Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpenaren kronika poetikoa
Goizak arnasa leun hartu zuen, hitzen zain zegoen Ur-hegian etxearen aretoaren gainean. Argiak isil‑isil piztu ziren, eta paper usainak, udaberriko loreek bezala, poesiaren etorrera iragarri zuen.
Hitzaren atarian, isiltasuna izan zen lehen gonbidatua. Ondoren, ahotsak etorri ziren, itsasoaren olatuak balira bezala, Hatsaren Poesia liburuaren orriak laztantzera.
Arnasa bihurtu zen bertso, eta bertsoa, arnasa. Oxtikeniatik Larraldeara, eta Larraldetik Ur‑Hegira, ia hiru hamarkadako ibilbideak orrietan hartu zuen gorputza.
HAU EZ DA NOBEDADE BAT Urpean murgildu, Lidia Txukovskaia. Itzultzailea: Josu Zabaleta.
«Bizi den orok nahi du anaitasunaren bat, eta horixe nahi dut nik ere. Han, urruntasun ezezagunen batean bada ere, anai-arrebak bilatzeko ari naiz idazten liburua».
Lidia Txukovskaia
Urpean murgildu, euskaraz, 2021ean kaleratu zuen Katakrakek. Egunkaria, metaliteratura, gogoeta eta espiritu kritikoa batzen ditu protagonistak, Nina Sergueievnak, Finlandiaren mugan egiten ari den egonaldi literario batean.
Gorputza
Grezia klasikotik erabiltzen den figura da metafora. Behin Joxerra Gartzia irakasleak metaforaz eman zuen hitzaldiak liluratuta utzi gintuen Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo elkartean. Toki berean, olerki errezitaldiak egiten ziren tarteka, eta metafora batzuk besteak baino kaskarragoak ziren; barka dezatela orduko entzuleek. Harago daraman hitza, hortaz, metafora. Antzerkirako ere sarri erabilia. Mikelazuloko errezitaldi haietan ibiltzen zen Oier Guillan idazle eta antzerkigilea, eta duela aste batzuk estreinatu du Metrakoadroka taldeak hark idatzitako (Miren Azkarate Badiolaren ezinbesteko laguntzarekin) Bi baso bat ur antzezlana. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da, taldeak berak iragartzen duenez.
JULEN GABIRIAREKIN BERBETAN JOE SACCOREN PALESTINARI BURUZKO KOMIKIAK AITZAKIATZAT HARTUTA
Urtarrilaren 29an Bilboko Zirika herri-gunea liburu-dendan aurkeztu zituen Julen Gabiria itzultzaileak Joe Saccoren Palestinari buruzko hiru komikiak: Palestina, Gazako oin-oharrak eta Gerra Gazan. Palestinarren aurkako genozidioa eten ez den honetan, Galdakaoko Elexalde auzoan berarekin elkartu eta berba egin genuen Palestinaz, Saccoz eta honen obra euskarara ekartzeaz.
Beti bide berriak saiatzen
Euskal Herrian badira sortzaile batzuk ahanzturaren lainopean erdi galdurik ibili direnak. Horietariko bat Lurdes Iriondo izan da. 2025ean bete ziren 20 urte Lurdes Iriondo zendu zela.
Zeintzuk izan daitezke gure kulturaren historiaren mapamundian ez agertzeko arrazoiak? Asko, tartean, emakumeak panorama publikotik eta sozio-kulturaletik desagerrarazteko heteropatriarkatu nazkagarriaren betiko obsesioa. Beste aldetik ere, historiagileek ez dituzte emakume sortzaileak kontuan izan, beti periferian izan direla uste izan dutelako.
Zorionez duela urte batzuetatik hona Iriondoren figurarekiko interesa berpiztu da, eta han-hemenka sorkuntza dezentek argia ikusi dute bere pertsona goretsiz eta gaurkotuz.
NERABEEI ENTZUTEN… ETA IRAKURTZEN
Oraindik nerebea al zara edo utzi diozu nerabe izateari? Agian erantzuna ez da hain argia, nerabezaroa bera zer den pentsatzen jartzen bagara. Izan ere, gaiak hamaika erpin dauzka eta hamaika galdera pizten ditu. Ikuspegi kronologikoki batetik, adibidez, ze adin tarteri dagokio?; biologikoki, zeintzuk dira gorputzean eragiten dituen aldaketak?; edota, nola deskribatu, psikologiaren alorrean, nerabezaroaren ezaugarriak? Are gehiago, garaiaren eta kulturaren arabera, askotarikoak izan dira bizitzaren etapak egituratzeko moduak… Zenbat nerabezaro daude nerabezaroaren barruan?