074. ARETOKO LURRINA
Antzinako eskultura greko-erromatarrak kolore zuriz ikustera ohituta gauden arren aspaldi jakin genuen, gure harridurarako, jatorrian polikromatuak zirela, hots, kolore biziz margotu zituztela. Eta oraintsu, 2025eko martxoan, Oxford Journal of Archaeologyn argitaratutako ikerketa bati esker jakin dugu antzinako eskulturei lurrina zeriela.
Siliziozko kalbinismoaren mentalitatea (II)
Hor ikusten genuen Elon Musk, haserretu zen arte, Donald Trumpen ondoan, poz-pozik, eta haren kidekoak ere; inoiz baino gobernu-boteretik hurbilago; boterearen bizkar euren plataforma digitalak handiago egiteko irrikaz. Zer-nolako mentalitatea dute GAFAM akronimoak biltzen dituen Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft enpresa teknologiko estabatuar erraldoien zuzendariek?
Izeba Ada eta gure ama
Gianni Rodarik Telefonozko ipuinak liburu zoragarria idatzi zuen 1962an. Gurean Elkarrek argitaratu zuen 1983an, Idoia Agirrek itzulita eta Jordi Saludesen ilustrazioek lagunduta. Liburua, izenburuak adierazten duen gisan, aita batek alabari telefonoz kontatzen dizkion ipuinen bilduma bat da. Izan ere, Bianchi jauna, saltzailea bera, etxetik kanpo bidaiatzera behartzen du lanbideak, baina alaba ezin denez lokartu ipuin bat entzun gabe, gauero telefonoz deitu behar dio kontakizuna egiteko. Horregatik istorioak laburrak dira, dei baten iraupena dutelako.
Irudien mugimenduen zerrendatzea
Klaxonekin Morse kodean komunikatzeko gaitasunik bagenu, gure artean solastatzeko arazoak aldatuko lirateke?
Karrika ertz honetan iritsi berri den autoak Kiss FM-ko ingelesezko kantu dantzagarri horietako baten melodiari esker nire baitakoak, nolabait, mugiarazten ditu
Ondoan jarri berri den adineko gizonak erosketa-orga ongi kokatu ondotik kafe ebaki bat hartzen dabil. Haren emazteak—hala dirudi behintzat— etxean falta diren elikagaiak zerrendatzeari ez dion uzten.
MARI ANBOTOKOA ETA OLA BARRIA
Kristautasuna Euskal herrira heldu berri zegoela, Gorbeia inguruko herri txiki eta polit baten ola-jaun handiki bat bizi zen bere ola zaharrean. Urteak joan urteak etorri, zaharkitu eta gauzeztandu egin zitzaion bere ola zahar maitea eta berria egitea pentsatu zuen. Esan eta egin. Lehenengo, ola zaharrak zeuzkan gauza probetxugarriak aukeratu, gero falta zitzaion beste guztia lortu eta hasi zen ola berri hori egiten handikeriaz beterik. Behingo baten lortu zuen ola berri hori egitea eta pozik baino ere pozago zegoen lehengoa baino ola handiagoa eta hobea egin zuelako. Herriko zein albo-herrietako beste ola-jaunek sorots egiten zioten euren olatxoak ezerezean geratuko ote ziren bildurrez.
ELKARRIZKETA JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA “MANU” IRAKASLE ETA IDAZLEAREKIN
Juan Manuel Etxebarria Ayesta, “Manu” lagunentzako, Zeberion jaio zen 1948. urteko azaroaren 2an. Filologian doktorea, irakasle gisa lan egin du, erretiroa hartu arte. Euskaltzaindiko urgazlea eta Etniker etnografia taldeko kidea, etnolinguistikaren arloan ikerketa batzuk egin ditu. Idazle giza lan oparoa badu ere, lan guztiak euskaraz idatziak -Bizkaieraz nahiz batuaz.
Euskal literatura, errepublikarik gabeko herri baten aberri literarioa
Bere buruarentzat errepublikarik eraiki ez duen herri batentzat, hizkuntza propio bat izatea komunikazio tresna partikular bat izatea baino askoz gehiago dela ulertzeko ez da asko behar. Enpatia apur bat, besterik ez. Baina ahalegina egiteko prest ez dagoenarentzat apur bat ere gehiegi izan litekeenez eta inor ezin dugunez enpatiara obligatu, euskaldunok askotan sentitzen gara obligatuta gauzarik oinarrizkoenak eta humanoenak esplikatzera. Esate baterako: herri batek beste legezko etxerik ez daukanean, bere hizkuntza etxe bat izan daitekeela. Euri eguneratako aterpe bat. Otsoek ulu egiten dutenean lagunekin batzeko leku bat.
Konspirazioak
John F. Kennedy erail zuen Lee Harvey Oswald tirokatzaileari agindua eman zion beste inor egon al zen? Mafia? CIA? Militarrak nahastuta egon ziren AEBetako presidentea paretik kentzeko Dallasko atentatu hartan? Kasuari buruzko hamaika teoria daude. Agintarien aurkako konspirazioak ez dira atzo goizekoak; gizateriak aspalditik ezagutzen ditu. Agian, dokumentatuta dauden zaharrenen artean ezagunena, K. a. 44. urtean, senadoreek Julio Cesar erromatar enperadorea erail zutenekoa izan daiteke. Masoiekin lotutakoak ere ez dira gutxi izan; ekintza garrantzitsu batzuen atzean eurak egon direla zabaldu da behin baino gehiagotan. Nola ezkutuko elkarte bateko partaideak diren, sekretismoz inguratuta egon dira eta sarritan lotu izan dira historia aldarazi duten gertakari harrigarri edo susmagarri batzuekin. Berez, elkarte horren printzipioen artean gizateriaren aurrerabidearen alde jardutea badago ere, alegia, kalterik ez eragitea.
PETRARKA BAKARKA
Uda honetan bizkar-zakuan eraman dudan liburu bat banuen, laguna bezala, nire aiduru-denborak oro ausaz bete dituena, Petrarkaren Bizitza bakartia izeneko saiakera hain zuzen ere. 1346ko obra batek nola goza dezake XXI. mende laurdeneko izaki herbala? Hauxe izan da nire buruari askotan egin diodan galdera... eta ez dut oraino arraposturik atzeman, irakurtzeko plazer soilaren muineko isiltasuna salbu. Edonoiz ustiatu ditut italiar idazle mozkotearen hitzak Axularren doinuan mintzo zitzaidan bitartean, bere ohar eta greziar zein latindar pentsalariekiko erreferentzia ugariekin: Virgilio, Anbrosio, Pline zaharra, Ovidio, Juvenal, Horazio -ez Miamiko espertoen burua, ez...- Zizero eta Seneka, besteak beste. Agustin eta Deuteronomaren egileak ere hor zeuden Petrarkaren lumapean...