Joxe Azurmendi Otaegi Sormen-lanak
Zegama, 1941. Euskal idazle, kazetari eta filosofoa. Alemanian filosofia eta Erroman teologiako ikasketak egin zituen. Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Filosofia Fakultateko Filosofia Modernoko katedraduna da. Olerti, Anaitasuna eta Egan aldizkarietan idatzi izan du eta Jakin bultzatu eta zuzendu du. Honez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen sustatzaileetariko bat izan zen. Euskaltzain urgazlea da. Bere produkzioari gainbegirada ematerakoan, honako liburu hauek aipa daitezke: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Euskal Herria krisian edota Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz. Pentsamenduan errotutako poesia argitaratu du: euskaldungoari buruzko medizazioa izan zen, esaterako, Manifestu atzeratua. Baina saiakera izan da alorrik jorratuena: Kultura proletarioaz, Zer dugu Orixeren kontra?, Zer dugu Orixeren alde?, Mirande eta kristautasuna. Espainiaren arimaz (Elkar, 2006) saiakeran, ez da Espainiaren egoeraz eta geroaz kezkatzea, ardura horrek hartzen duen modua baizik: herriaren esentzia bilatu nahi dute denek, nazioaren arima, arrazaren jeinua, aberriaren espiritua... historian agertzen dena baina historiaz aurrekoa dena, berezkoa eta aldaezina, izate material baina aldi berean metafisikoa, Estatua eliza bihurturik, ideario politiko bat erlijiozko fede, bere dogma eta inkisizio guztiekin.
Hegats aldizkariak monografikoa argitaratu zuen Azurmendiri buruz.