Itziar Aranburu Garcia

Itziar Aranburu Garcia Sormen-lanak

Arte Ederretan lizentziatua, eta Atzerriko Hizkuntzan Irakasle diplomatua. Irudigile, zeinu eta sistema grafiko sortzaile eta palindromogilea da.

Jon Ander Garciarekin bigara tandem kapikua osatzen du.

Taldea 1998 urtean eratu zuten sorkuntza grafiko, arte eta diseinu alorreko sormen planteamenduen bateratzea dela eta: diseinu grafikoa, ilustrazioa, arte-instalakuntza, performance, bideogintza, argazkilaritza, eszenografia, poesia...

bigara.info

Sormen lana irakasle jardunarekin batera partekatzen du 2002 urtetik, eta 2007tik Usandizaga BHIko Goi Mailako Heziketa Zikloan, Diseinu Grafiko proiektuetan, Irudiaren Teorian eta Tipografian irakaslea da. Bertan sormen prozesuak garatuz diseinu eta komunikazio proiektu berritzaileak burutzen dituzte gizarte eragileekin elkarlanean.

Hezkuntza eta sormen prozesuak garatzea izanik helburu, narrazio bisual, tipografia eta zeinu sistemen ikerketan dabil.

Letren alderdi grafikoa, hotsezkoa eta esanahizkoaren interesa biltzen duen "abere ba. Palindromo Ilustratuen Piztegia" liburua argitaratu du bigara moduan, 2020ko otsailaren 2an, 2019ko Irudi sorkuntzarako Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza jaso duen lana.

abere ba.eus