youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

  • Hasiera
  • Elkartea
    Historia Zuzendaritza Lan taldea Elkarlanean Harremanetarako
  • Bazkideak
    Bazkideak Atik Zra Gugan beude Egin zaitez bazkide Aholkularitza juridikoa eta fiskala
  • Formazioa
  • Irakurleekin
    Eskoletan Ikuskizunak eta emanaldiak Irakurle taldeak Ondarea
  • Idazleekin
    Albistegia Elkarrizketak / Sinadurak Irakurrieran Hegats Hemeroteka Uberan 2009-2021
web.bazkideen_txokoa
youtube vimeo Instagram Twitter Facebook

Hasiera > Bazkideak Atik Zra

Iñaki Zubeldia Otegui

Iñaki Zubeldia Otegui Sormen-lanak

Ikaztegieta, 1945. Magisterio eta Pedagogian Lizentziatua (Hizkuntzaren Pedagogia atalean espezializatua). Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala.

Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan parte hartu du. Hizkuntza liburu ugariren sortzaile eta egile da, hala nola: Zipriztin eta Hizkuntza, Sirimiri, Txor txor, Euskara eta literatura, Ortografia koadernoak... Elkar eta Ibaizabal argitaletxeetan lan egin du, testu-liburuak prestatzen eta Haur eta Gazte Literaturan kolaboratzen. Gaur egun jubilatuta dago, baina idazle lanetan jarraitzen du. Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan. Kolaborazioei dagokienen, Egan aldizkarian kolaborazio finkoa lantzen du Haur eta Gazte Literaturari buruz, 1999tik gaur arte. Kolaborazio puntualak: Anaitasuna, Jakin, Hegats, Berria, Galtzaundi, Karramarro... Itzulpengintzan, Haur Literaturako obra batzuk, gazteentzako nobelak eta irakaskuntzarekin zerikusia duen hainbat material teoriko itzuli ditu.

© 2020 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.:
943 27 69 99 | eie@idazleak.eus

Harremanetarako · Lege oharra ·

Garapena eta diseinua iametzak egina

Jaurlaritza- Kultura eta Hizkuntza Politika Saila