
Matxirulo kezkatiari
“Benetan uste duzu gaur egun oraindik ez garela berdintasunean bizi? Eta zeintzuk dira emakumeei falta zaizkizuen eskubideak, bada?”, “Muxu bat eman al zaitzaket? Galdetzen dizut ze batek daki, gauzak nola dauden ikusita…”, “Ez duzu uste gauzak tonu hobeagoan adieraziko bazenute haserre zaudetela iruditu gabe, hobe ulertuko liratekela aldarrikatzen duzuena?”. Azken aldian inguruan entzun ditudan galderetako batzuk dira, niri egindakoak batzuk, zeharka iritsi zaizkidanak besteak.

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE
Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Aintzane Usandizagaren gomendioak:

EUSKAL IDAZLEAK EUSKAL IRAKURLE
Euskal idazleak, lehenik eta behin, euskal irakurleak ere direlako, hona hemen Fito Rodriguez-en gomendioak:

Ametsek aske egingo gaituzte
Oraingoan proposatu galdera oso mamitsua iruditu zitzaidan, hartan ere, hain materialista eta produktibitatearen menpekoa den gizarte honetan, non gelditzen dira ametsak? Zein da eskaintzen diegun lekua gure egunerokoan? Ametsei eustea, ilusio hutsa al da? Idazten dugunontzat, batik bat, ez da gai arrotza, ezta?

Lurraz beste (Txalaparta)
Poltsan dakargun liburuko protagonistetako bi izan gintezkeen Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta biok, plastikozko landareak dituen kafetegi zaharberritu bateko mahairik diskretuenean eseri eta, bizkotxo puska bana jaten dugun bitartean, elkarrizketatzailearenak eta elkarrizketatuarenak egiten. Editorea, itzultzailea, idazlea da eta bigarren argitaraldian doa udaberrian publikatu zuen Lurraz beste (Txalaparta) ipuin-bilduma.

AISIALDIAN ALDAKETAK
Uda amaitu berri da eta, beste behin ere, bisitatu ditugun tokietako argazkiek sare sozialak betetzen dituzte, gozatu ditugun ametsezko paisaiak gogoraraziz. Argentinako Patagonia eta Iguazuko ur-jauziak bezalako leku urrun eta exotikoak, Kanbodiako Angkor tenpluak, Australiako Koral Hesi Handia, Peruko Andeetako Machu Picchu mendiaren altuera sakratuak, Txinako Harresi Handia, Indiako Tal Majal... Ezerk ez gaitu harritzen, dena eskura baitugu gure poltsikoak jasaten badu, noski.

Luxu gutxiago eta propina gehiago
Eguraldia lagun, diru arazorik ez dutenek udako egun luzeak probestu dituzte urtaroari dagozkion oporrez gozatzeko: etxetik kanpoko otorduak, hondartza edo mendira irteerak, bidaiak… Horretarako eragozpenik izan ez dutenak, ziur, sos faltarik ez dutelako, kontu korronteetan milioien jabeak direnak izan dira, milioidunak, alegia. Horien artean ez dira gutxi luxuaren atzetik ibili direnak, dirua barra-barra xahutuz: festa pribatuetan, luxuzko jatetxeetan otordu oparoak eginez, edo ametsezko bidaiak eginez, beren itsasontzi edo hegazkin pribatuetan, kasu batzuetan. Era batera edo bestera, beren plazer hedonista ase nahirik jardun dute, baliabide material oparoek ahalbidetzen dietenez.

Espresuki onartu gabeko betebeharrak
Ikuspegi liberala kontuan hartzen badugu, betebeharra bi modutara bakarrik sor daiteke: gizakienganako betebehar natural gisa, denok gizaki arrazional garenez, edo bestela, borondatezko betebehar gisa. Betebehar naturalak unibertsalak dira. Horien artean daude pertsonak errespetuz tratatzea, justizia egitea, ankerkeria saihestea eta gisa horretako betebeharrak. Borondate autonomo batetik (Kant) edo balizko kontratu sozial batetik (Rawls) sortzen direnez gero, inor ez hiltzeko edo inori ez lapurtzeko ez da inoren baimen espresurik behar.

POESIA, BIDE
Batzuetan, poeta zendu berri baten azkeneko bildumak irakurtzeak harritzen gaitu, eta hunkitzen ere bai. Amestu duzun bide bat egin du, eta horretaz idazten dabil azken hatsa eraman arte. Beharbada, belaunaldi kidetza istorioa baizik ez da, gustu aierua, kultura partekatu ipuina, preseski partekatzen ez ditugun hizkuntzen gainetik.