
Mentore-Mentoretua, elkarri elikatzen dion binomioa
Zorionekoa izan zen Telemako, aita Ulises urruti izan zuen bitartean, Mentor bidelagun edo aitaorde delakoa izan baitzuen. Horrenbestez, ahots hori ez dugu berria, mentorearena irudi iraunkorra baita gure historian barrena. Literaturaren haritik tiraka, asko izan dira odisea bilakatu diren lanak, hain zuzen, eta baita ere horri egoki aurre egiten jakin barik gelditu diren beste horrenbeste idazle-heroi. Idaztea, sortzea eta, azken batean, irudimena askatzea, benetan oso zeregin atsegingarriak badira ere, ideia batek trabatuta utzi gaitzake edozein momentutan, eta, ezintasun horretan iltzaturik, baliteke istorio batzuek inoiz argirik ez ikustea.

Jexuxmari Zalakain, sei gertakizun
Astelehena zen 1947ko abenduaren 22an eta Espainiako Gabonetako loterian, 35.920 zenbakia izan zen sariduna, Bartzelonan saldua. Egun horretan jaio zen Jexus Mari Zalakain Tolosan, Txatonea etxean, bere amaren ohean, sortua izan zen ohe berean seguraski, garai hartan ohikoa zen modura.

Argiaren zaporea ezagutu nuenekoa
Zortearen jainkoa da. Samurtasun basatiaren eroale. Lola Nieto
Ukondoak sukaldeko mahai gainean jarrita, tomatea zuritzeari ekiten diot idazkeran barrualdeko hitzak zuritzen ditudan bezala. Kaltetutako zatiak kentzen ditut, frutaren gainazal gorri eta leunaren gaineko orban ilun guztiak.

“Ezin dugu argitaratzen den guztia kontuan hartu, ezin dugu erosi, ezin irakurri. Kapitalismoak eragindako beste edozein gainprodukzio-krisi bezala funtzionatzen du.”
Idazlearen ofizioa hain da denbora-eskatzailea, non bistatik gal dezakegun zer gertatzen den hormaren beste aldean gure zokoan kontzentratuta lanean ari garen bitartean. Liburuak, gizon-emakumeak bezala, behin sortzailearen erraietatik aterata, bigarren ernaldi bati ekiten dio, aldaketez (zuzenketak), zaintzaz (argitaletxeak) eta laguntzaz (liburutegiak) betea, azken buruan prozesu horretako azken katebegira iristeko, irakurlearen eskuetara, hain zuzen.

Badago itxaropena
Gauzak gertatzen dira Iruñean. Toki guztietan bezala. Baina erran nahi dudana da, gauza interesgarriak gertatzen direla Iruñean. Ikusi nahi dituenarentzat, noski, eta interesgarritzat nik hartzen ditudan gauza berak hartzen dituenarentzat, ere. Iruñea badelako, alde batetik, Opus Deiren etxea, eliza usaina dariona nonahi, zezenketak eta entzierroak eta erakin faxistak kentzeari beldurra dion leku hori. Baina belarrimotza bezain euskalduna den Iruñean, aste berean, lau egunen bueltan, ikusi ditzakezu ekintza poetiko performatiboak, mugak hausten dituzten antzezlanak eta aniztasunari lekua egiten dioten besta espazioak.

Lucien Etxezaharretari elkarrizketa
Aurten 'Maiatz' literatur aldizkari eta argitaletxeak 43 urte beteko ditu. Kontaiguzu abentura honen hasiera eta bilakaera.
Orain urrundik ikusi eta, egin dugun bidaia bide askoren umea da. Alde batetik euskal jendartearen eta gazteen bilakaera, bereziki eskolatzearen eragina, mundu laiko batengandik. Bestalde euskara mugaz gaindikoa izanez, hegoaldeko « euskal udaberri » baten eragina, bertako euskal literatur berri baten urratsek emaitzak izan baitzituzten Iparraldean, nola Lete, laboa batenak 60.eko hamarkadan, geroxago Atxaga baten edo Susa taldeko batzuena, han sortu aldizkari batzuena, nola Pott, Susa, Korrok eta orduko lorategi berri beste batzuena.

Itsasoa
Txinpartez beteriko egunak idazketari atarramendu ona atzeratzeko xedez, kontu asko nahasi, hibridatu eta txirikordatu egin baitzaizkit bat-batean.
Duela aste batzuk, Holokaustoaren Oroimenaren Nazioarteko eguna ospatu zen, izan ere 80 urte bete dira Sobietar Batasuneko tropek Auschwitz askatu zutela. Milioi bat preso judutar erail zituzten naziek toki beltz hartan, inolako eskrupulurik gabe.
Naziek Europa osoan burutu zuten sarraski eta jazarpen hartatik asko ere, zorionez, bizirik atera ziren, giza-elkartasuna itzela hedatu zelako herrialdez herrialde, pertsonaz pertsona.

BERRIZ ERE TWIN PEAKS
David Lynch (1946-2025) zinegileak mundu hau utzi zuen iragan urtarrilaren 15ean eta gutariko ainitzentzat artista amerikarraren obra berrikusteko aitzakia izan da. Mezuak trukatu eta bakoitza gure plataforma kutunenari lotu gatzaizkio, Mullholland Drive (2001) edo Blue Velvet (1986) edo oraino The straight story (1999) ikusteko, gozamenez eta pazientziaz. Lynchen zinema ez da erraza, mundu onirikoarekin jostatzen da, 56. Salmoa marmartzen duen Elephant Man (1980) izugarri hartan barne. Irudien zurrunbiloan galtzea onartu behar dugu, ez ulertzea, gauzak artistak eskaintzen dizkigun moduan onartzea, bizitzarekin egiten dugun eran funtsean.

Zorionaren haziak
Lehen artikulu honetan, zorionaren hazietan zentratuko naiz eta bigarrenean, zoritxarraren hazietan. Hirugarrenean, zorionaren agertokietan jarriko dut begia, eta azkenengoan, zoriontsu sentitzeko nortasunaren ezaugarrietan.