Elkarrizketa 2025/11/17

“Nobela honen musika entzuteari utzi arte ezin izango dut hurrengoa idatzi”

“Nobela honen musika entzuteari utzi arte ezin izango dut hurrengoa idatzi”

Hemeretzi urte joan dira orain hurrena nobela publikatu zuenetik: ‘Ecce homo’ (2006). Oraindik orain, plazara atera da berriro Laura Mintegi, ‘Akabo’ (Txalaparta, 2025) argitaraturik, eta berehalakoan bereganatu du hedabideen eta irakurleen arreta.

Miel A Elustondo - Zaldi ero
Elkarrizketa 2025/10/23

“Minaren eta gaixotasunaren zentzuren baten bila ibili naiz”

Lierni Azkargorta

“Minaren eta gaixotasunaren zentzuren baten bila ibili naiz”

Lierni Azkargortak (Lazkao, 1979) Eripoemia (Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Saria, Denonartean argitaletxea, 2021) poesia liburuaren ondotik, 2025. honetan eta Balea Zuria argitaletxearen eskutik, bigarren poesia lana argitaratu du iragan udaberrian.

Hats luzeko eta iruditeria indartsu eta bortitzeko poesia liburu honetan mamuak, minak eta sufrimenduak gordinki aireratzen ditu, gaixotasun fisiko eta psikikoaren lekukotasunarekin gizarteko alfonbraren azpiko hautsa astinduz. Euskarazko poesiagintzaren barnean nolabaiteko lilura sortzeaz gain, barruak astintzen dizkigu liburuarekin. Olaberriako Zezilio Enea hotel eta jatetxeko terrazan, Goierriko paraje ederrak bistan genituela egin genuen topaketan joan ginen harilkatzen minaren eta literaturaren arteko loturak, modu horretan.

Hasier Larretxea
Elkarrizketa 2025/10/09

XABI SALABERRIA

Xabi Salaberria

XABI SALABERRIA

Oiartzunera hurbildu naiz, eta 1545 argitaletxeko lokalaren kanpoaldean dut zain Xabi Salaberria, irribarretsu. Barrura gonbidatu nau eta beraien etxe berria erakutsi dit: Ainara Lasa artistarekin konpartitzen duten loradenda baten dendaostea. Espazio txiki eta berezi horretan, liburu zahar eta berrien usainak, latexarenarekin nahasten dira; hitzek eta eskulturek elkarrekin arnasten dute. Lokalaren erdian kokaturiko bi eserlekuetan hasi da gure elkarrizketa.

Nerea Loiola
Elkarrizketa 2025/09/25

ELKARRIZKETA JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA “MANU” IRAKASLE ETA IDAZLEAREKIN

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA

ELKARRIZKETA JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA “MANU” IRAKASLE ETA IDAZLEAREKIN

Juan Manuel Etxebarria Ayesta, “Manu” lagunentzako, Zeberion jaio zen 1948. urteko azaroaren 2an. Filologian doktorea, irakasle gisa lan egin du, erretiroa hartu arte. Euskaltzaindiko urgazlea eta Etniker etnografia taldeko kidea, etnolinguistikaren arloan ikerketa batzuk egin ditu. Idazle giza lan oparoa badu ere, lan guztiak euskaraz idatziak -Bizkaieraz nahiz batuaz.

Aritza Bergara
Elkarrizketa 2025/07/28

“Detaile txikietatik abiatuz munstro, egitura edo sistema handiak seinalatzen saiatzen naiz”

“Detaile txikietatik abiatuz munstro, egitura edo sistema handiak seinalatzen saiatzen naiz”

Poema liburua ekarri zigun udaberrian, ‘Hezur berriak’ (Susa, 2025). Ane Labaka Mayozek amatasuna ardatz hartu eta bere baitako poz eta minak paperean jarri ditu, poesia eginik. Bidean hartutako ohar eta ideiak hartu, haietan sakondu, landu, eta osatu du bere lehen poema bilduma.

Miel A. Elustondo
Elkarrizketa 2025/07/17

ELKARRIZKETA JESSICA ZUAN GRISONIAKO POETAREKIN

Jessica Zuan

ELKARRIZKETA JESSICA ZUAN GRISONIAKO POETAREKIN

Jessica Zuan poetaren sorlekua elurraren herrialdea da azarotik maiatzera arte, eta mendi goren eskualdea urtaro guztietan, nola ez. Bertako aintzirak, berriz, Alpeetako glaziarrek sortuak, udan azaleratzen dira, elurpean luzaro ikusezin egon ondoren. Urte osoan begiak betetzeko moduko ikuspegia da hangoa, eder-ederra beti.

Baina elurrak eta izotzak ez dute iluntasuna esan nahi, ez eta eguraldi goibela ere; aitzitik, Jessica Zuan poeta jaio zen ingurua argitsua eta eguzkitsua da. Edertasun berezi hori izan liteke Grisoniako idazleek poesia idazteko duten joera ulertzeko bide bat; ez bakarra, hala ere.

Elena Galzusta
Elkarrizketa 2025/07/10

“Lehen ez nuen apenas idazten ez bazen zuzenean letra baterako; orain bai”

Miren Narbaiza

“Lehen ez nuen apenas idazten ez bazen zuzenean letra baterako; orain bai”

“Ez dakit horri buruz hitz egiteko egokiena ote naizen”. Hala erantzun zidan Miren Narbaizak (Eibar, 1986) elkarrizketa honetarako proposamena egin nionean. Baietz esan zidan, hala ere. Bere auzoko tabernan elkartu ginen astelehen goiz batez, barratik urrutieneko egurrezko mahaian, eta honi buruz hitz egiteko pertsona egokiena zela berretsi zidan.

Ane Labaka
Elkarrizketa 2025/06/26

11 Galdera Amaiur Epher idazleari

Amaiur Epher

11 Galdera Amaiur Epher idazleari

Idazlea idazten, eta batzuetan idatzi ezin, agertzen duen nobela kitzikagarria ekarri digu Amaiur Epherrek (Izpura, 1994) Txalaparta argitaletxearen eskutik. Nahiz eta askotan erabili den mise en abyme gisako hori, “Haize beltza” honek dakarren etengabeko joko literarioak kuriositatea piztu eta autorearekin bi solasen egitera eraman gaitu Baionako geltoki inguruko Korail jatetxeko terrazan.

Itxaro Borda
Elkarrizketa 2025/06/25

“Hamar pertsonaia historikoren bitartez,

historiaz mendekatu naiz”

Xabier Amuriza

“Hamar pertsonaia historikoren bitartez, historiaz mendekatu naiz”

E-postaz jaso genuen berria. Xabier Amuriza idazleak bere webgunean jarri du liburua: Nik ere badakit hiltzaile izaten. Deskargatu, inprimatu, irakurtzen hasi… eta hantxe, historia ofizialaren hainbat protagonista, Amurizak berak zorrotz interpelatuak, amaieran haien memoria hiltzeko. Hobeko dute argi ibili “historialari, pentsalari eta lari guztiek”, egileak liburuaren amaieran idatzi duenez.

Miel A. Elustondo
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.