Oroimena sortzailea da
Laurogei urteren bueltan idatzi zuen Santiago Ramon y Cajalek oroimena aintzira bizia, aldakorra eta plastikoa dela, eboluzionatzen duena, eta espazioaren, denboraren eta pertsonen nozioak asimilatzen eta desasimilatzen dituena, baina prozesu horretan arrazoimenari errepresentazio mutilatuak edo aberastuak ezartzen dizkiola.
BIZAR URDINEN TXABOLAN
Frantziako egunkarietan, eskuineko ideologia hobesten duten pentsalarien zutabeak irakurtzen dira, woke deitzen den iratzartze edo esnatze mugimenduarekiko oldar bortitzak... kolonialismoa, sexismoa, patriarkatua, nerabeen sexualizatzea kritika ezinezko gaiak bailiran.
NOBELAREN AZKENA?
Errateko duena surrealismo tapaki baten azpian itotzen saiatuz, poesia “daratulutan” dabilen bitartean, nobelagintza bere aldetik, Europan bederen eta parte handi batean, auto-kontaketa ahalik zintzoenaren bidean sartua da: idazleek -haboroxienak emazteak- gertatu zaiena baino ez dute kontatzen, gertatu zaien zakarrenaren inguruan aritzen dira, interpretazio teorikoak orrazten dituzte, aitortu beharra ezin gordez.
ANDEREXO
Irulegiko eskuak gure baitako Indiana Jones ezkutua iratzar arazi zuen. Bilatzaile txapela buruan eta mendi malkartsuak igotzeko pioletak eskuan ilkitzen gara etxetik. Ipar orratza eta karta geografikoak bizkar-zakuan bildu eta hara, prest gara lau haizeetara hedatzen zen Novempopulaniako ordokiak oinezkatzeko. Ez daukagu garbi zeren atzetik gabiltzan, baina duda izpirik ez dugu abenturaren literaturtasunak akuilatzen gaituela. Helena Shaw ez da urrun eta Harrison Ford adinduak partitzeko tenorea jotzen digu. Alabaina, fikzioz elikatzen zituzten izakiak gara, otoitzak, irudiak, ipuinak irentsi ditugu gure buruen balizko finkotasuna bermatzeko.
ERREGINAREN KOPLAK
Familia bazkarietan dagoeneko, Macronen eta Bornen erretreten erreformaren kontrako lehia galdu dugulako, urrikalgarritzat gauzkate eta galtzearen ardura gure bizkar jartzen dute. Mila aitzakia aurkitzen dituzte: sindikatuak dira bekatorosak, manifestazio bukaeretan guzia suntsituz jazartzen diren bloke beltzen biolentzia, gobernu ustez progresista baten aurka batailatzea atzerakoia dela diotenak ere badira mahaiaren inguruan. Hamahiru aldiz karrikara jaitsi dena ihardukitzen saiatzen da, zainetara jauzi egin gabe: han izan bahintz, ez geninan/genian galduko... hamar milioi juntatu bagina Macronek legea berdin promulgatuko zinan/zuan... mugimendu sozialak ez ditun/dituk gutatik kanpo pizten eta garatzen... bai aldiz akabatzen!
Denbora abolituz
Zer du Mosen Bernat Etxepare handiak Rosalia kantari arrakastatsuarekin ikustekorik? Horrelako loturarik egin al dezaket, sakrilegio izan gabe? Mendeen harresiak abolituko bagenitu, Mosen Bernati gustatuko ote litzaioke bere koplak Rosaliak kantatuak entzutea? Galdera zerrenda potoloa dakarkizut goizon, irakurle, irudiz kidetasunik ez duten bi pertsonaia hauek parez par jartzen ditudanean.
GAUA, BIZIOA
Ez duzu asmatzen ahal, irakurle, zenbat maite ukan dudan, Euskal Herri barnealdean zehar, autoz eta gauez, gidatzea. Euskal Herri diodanean iparraldeko eremu huts hauek ditut gogoan. Bistan denatik, noskin gaindi, prefostaraino. Ilunpearen sakona, leize horizontala, soilik beribilaren argiek zulatzen dutena abiadura hartu eta aitzinatu arau. Neguan, hotza alde orotatik. Udaberrian haize hego beltzaren buhakoak. Udaran aldiz, bide bazterretatik jazartzen diren belar usain gatibagarriak. Ez dut larrazkenik aipatuko, naturaren, kulturaren eta arimaren betetasuna baizik ez didalako burura ekartzen.
HALABEHARRA?
Noizean behin ikusten dut, bazkaldu ondoren, EITB Kultura izeneko programa. Espazio horrek leiho bat eskaintzen die egungo euskal sortzaileei –eskultoreak, margolariak, zinemagileak, arte plastikoetakoak, musikariak, antzerkilariak, diseinatzaileak…–. Artista guztien ahozko adierazpen hizkuntza euskara da.
Independentziaren prezioa
Hasi baino lehen, ez dadila inor lar poztu, ez baitut idatziko ezein aberriren balizko independentzia politikoaren prezioaz. Gauza itxuraz xumeago bat hartuko dut hizpide: idazleen eta, oro har, artisten independentzia intelektuala.