Irakurtzen ez diren liburuei
«Begiratu berri dut sarean, 45 liburu idatzi ditu, halere». Txomin Peillenez mintzo da laguna. Bezperako solas bati jarraiki. Bezperan jakin baitzen Txomin Peillen zendu zela. Durangoko azokako larunbatarekin harrapatu zuen berriak.
Lizardi Haur eta Gazte Literaturako Saria: ez inertziari, bai aldaketari
Yolanda Arrietaren Mari Gonagorri eta hamazazpi berri ipuinak irabazi du aurten Haur Literaturako Lizardi Saria, Zarauzko Udalak antolatua, Castillo Suarezek, Kati Olaizolak eta Ibon Egañak osatutako epaimahaiak hala erabakita. Aurtengo edizioa, sariaren 41.a izan da, eta bigarrena oinarrietan eta bestelako gorabeheretan eraldaketa esanguratsuak ezarri zirenetik. Inertziak gaindituz eta idazleen, editoreen eta ilustratzaileen iritziak aintzat hartuz egin dira aldaketa horiek.
Juan San Martin, euskal kulturaren noranahikoa
Euskaltzaletu zenetik hil zen arte, euskararen beharretara egokitutako todoterreno edo noranahiko ibilgailu baten modukoa izan zen Juan San Martin Ortiz de Zarate, euskarak eta euskal kulturak zer behar huraxe bilatzen eta ematen saiatu zen idazle, euskaltzain, eragile, espeleologo, arkeologo, etnografo, mendizale eta argazkilari saiatu, erne eta nekaezina.