Itzulerako bideak
Hasier Larretxeak, bere ama Rosario Gortarirekin eta bere aita Patxi Larretxearekin batera, familia
propioa jartzen du eszenan. Ez da fikzio hutsa: belaunaldi desberdinek espazio bera partekatzen
dute, haien arteko distantziak, zauriak eta maitasun-keinu isilak agerian utziz.
Ikuskizunak familia-memoriaren barrunbeetan murgiltzen gaitu. Eguneroko keinu txikietatik hasi
eta isildutako kontakizunetara arte, barne-ibilbide bat proposatzen du, non idazketa bihurtzen den
sustraietara heltzeko tresna. Hasierrek bere azken bi liburuetatik, Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da
(Alberdania, 2024) eta Guztia urruntzea da (Susa, 2025) liburuetatik abiatuta, hitza eta gorputza
uztartzen ditu, literaturatik harago doan ekintza eszeniko batean.
BEREZITASUNA
Itzulerako bideak lanean, poesia eta herri-kirola elkartzen dira. Aizkora eta harria ez dira elementu
sinboliko hutsak: Patxi Larretxearen ibilbide luzeko herri-kirolari esperientziak gorputzaren
memoria ekartzen du eszenara. Indarra, nekea, transmisioa eta aitatasuna agertzen dira hitzaren
parean.
ELEMENTU ESZENIKOAK
— Egurra
— Harria
— Mahaia eta aulkiak
— Intxaurrak eta saskia