Etxe bat

Etxe bat

Habiaren babesa

Bake operatzailea

Aukerako ohikotasuna

Nondik-abiatu berri bat

Nora-itzuli atsegin bat

Ezeren faltarik ez

Dena bertan

Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu La poetica del espacio entseguan, kanpoko espazioez ari garenean geure barruko estantziez ere ari garelako. Nik etxearen irudia hautatu dut neure gogoen bizigune. Eta hiru denborak estekatu ditut bizigune hori ideatzeko. Bat, oroimen beroa, nondik natorren gogoratzeko. Bi, leihoak zabalik, uneari leku egiteko. Hiru, irudimena martxan, nire guraria ez ahazteko. Gelaka aritu naiz, bakean atontzeko estantzia bakoitza. Xede bakarra buruan: amets egiten jarraitzea.

Bazkidea(k): TESTUAK ETA GIDOIA Yolanda Arrieta Malaxetxebarria KANTAK ETA SOINUAK Peru Galbete Labiano
Ekitaldi mota: Poesia errezitaldia
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 80 minutu
Iraupena: 80 minutu
Estreinaldiaren data: 2023-09-04
Areto mota: Ertaina
Nori zuzendua: Helduei
Produkzio beharrak:

Mikro inalanbrikoa 

shure sm58 

shure sm57 

DI stereo 

2 mikro hanka eta kableak

Argindarra, entxufe bat

Saioak eskatu