Hasiera > Ikuskizunak eta emanaldiak

Idazleak etxean idazten du, bakardadean, baina batzuetan berak sortutakoa besteekin eta besteen aurrean azaltzeko harra ere izaten du. Hemen dituzu gaur egun martxan dauden ikuskizunak. Horietakoren bat zure herrian ikusi nahi bazenu, klikatu eta jarri harremanetan idazlearekin. Edonola, zerbait konkretua eta berezia baldin badaukazu buruan, edo idazleren batekin solasaldi, hitzaldi eta errezitaldi bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta geuk egingo dugu bidea!

Orain hilak ditugu

Orain hilak ditugu Karmele Jaiok idatzitako izen bereko poema liburuan (Elkar, 2015) oinarrituta dagoen zuzeneko proposamena da. Liburuko poemak oinarri hartuta, emanaldian zuzeneko musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dira AitorAgirre eta Triku Villabella musikarien eta An...

Informazio gehiago

Tximeletrak airera

Nire Liburuetako hainbat haur-poema kutun harturik, deklamazio berezia egiten dut, ibilbide poetiko bat, nolabait esateko. Espazioan zehar hainbat poema-orri kokatzen ditut eta poema horien aldamenean aipagai diren objekturen bat (ispiluan, kandela, ezpata, …). Poe...

Informazio gehiago

Lau Haizetara: ipuinak dantzatzeko, joalsteko eta ikusteko poemak

Ardatzan istoriotxo bat dago: “Lau Haizetara” izeneko txabola batek babesa eskaintzen die, arrazoi desberdinak medio, gerturatzen diren animaliei. Haize bakoitzak animalia bat ekarriko du, dantzatzeko poema bat, jolasteko poema bat eta ikusteko poema bat, urtearen...

Informazio gehiago

Shane MacGowanen gibela

Shane MacGowan The Pogues taldeko kidearen bizitzaren inguruko ikuskizuna prestatu dute Unai Elorriagak eta Gibelurdiñek musika-taldeak. Literatura, musika, bideoa, poesia, bertsoak… nahasian pertsonaia berezi horren bizitzako gorabeherak xehetuz. Shane MacGowan...

Informazio gehiago

Martxintxok "txo" Galdu zuenetik.

Euskal mitologiako istorio, kondaira eta kontakizun sorginduak. Ibarxola gure herrian ezagutzen dugun Martintxo herriko semeak, mutil koskor zenetik, eta behin Maritxurekin topatu eta juntatuta gero,bere “txo” galduondoren, Martin bilakatu zen egunetik, bizi e...

Informazio gehiago

Mara feat. Milay (ipuin musikatua)

Oharkabean, gutunak postontzira iristen diren modu horretan heldu zaigu guri Milayren eskutitza, Uruguaiko Montevideotik. Haurra zela ezagutu genuen guk Milay, eta, harekin batera, bere aita Didaskó. Eduardo Galeanoren ipuin batean izan zen, eta geroztik, urterik urte...

Informazio gehiago

Zikoinaren hegaldia

Rilke poetak zioenez, pertsonok ez daukagu bizitzeko organo egokirik eta hegan egin nahi luketen arrainak baino ez gara. Beharbada horrexegatik sentitzen dugu guk geuk ere udazkenean norabait abiatzeko eta hegaldatzeko gogoa, gure txokoa utzita, urruti minez menturatzeko prem...

Informazio gehiago

Ezetz Asmatu!

Eduardo Rodriguez marrazkilariak lagunduta egingo dugu saioa. Hasieran ipuin ezberdinak aztertuko ditugu, izenburua, marrazkiak, eta abar. Ondoren, jolas bezala, Eduardok egindako marrazkia ikusita, zein ipuini dagokion asmatu beharko dugu. Behin asmatuta, ipuinkontaketa aurr...

Informazio gehiago

MUXUAK sentikaria

Ainara Maiaren "Muxuak" azken poema-bilduman oinarritutako sentikari literario-musikala-artistikoa da. Marrazki eta ipuin-kontaketa munduan eskarmentu handiko Mattin Martiarenaren akuarelek osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta akuarela-margoen tarteetan errezit...

Informazio gehiago

Harrak berbetan

2016an Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum literatura jardunaldien baitan Harrak berbetan estreinatu zen, Alaine Agirre eta Jasone Osororen arteko solasaldia. Izan zuen harrera ikusita, saioaren ibilbidea luzatzea pentsatu zuten. Hala, egiten den lekuaren arabera mol...

Informazio gehiago

ZOOA ZORATU DA!

 "Hau ez da zoo bat!" haurrentzako nire ipuinean oinarritutako kontaketa dibertigarria izaten da, sakonean animaliekiko maitasuna eta ardura sustatu nahi direla. Horretarako baliabide desberdinak erabiltzen ditut, baina, gehien bat, panpinak. 

Informazio gehiago

Erreka Mari. Galtzagorriak

Aipatutako ipuin hauekin txotxongilo emanaldiak egin. Ikastetxetara joan baino lehen ipuina, CD, eta ipuina lantzeko horri didaktikoa bidaltzen ditut emanaldia pittin bat prestatzeko. Pertsonaiak ezagutu, azalduko diren kantak ikasi, e.a.

Informazio gehiago