Hasiera > Ikuskizunak eta emanaldiak
Idazleak etxean idazten du, bakardadean, baina batzuetan berak sortutakoa besteekin eta besteen aurrean azaltzeko harra ere izaten du. Hemen dituzu gaur egun martxan dauden ikuskizunak. Horietakoren bat zure herrian ikusi nahi bazenu, klikatu eta jarri harremanetan idazlearekin. Edonola, zerbait konkretua eta berezia baldin badaukazu buruan, edo idazleren batekin solasaldi, hitzaldi eta errezitaldi bat antolatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta geuk egingo dugu bidea!
HItzak hots
Emanaldiaren izenburuak poesiaren eta musikaren arteko uztarketa adierazten du. Honako hauek biltzen ditu: Sarreran eta erdi partean, Anjel Lertxundiren hausnarketa hainbat alderdiri buruz: poesiaren musikaltasuna, emakumeek ustez idatzitako letren eskasia, eta abar. Jarraian...
Informazio gehiagoIrudi-liburuak kontatzen familietan
Irudi-liburuak, objektuak, hitzak, kantak , errimak, jolasak eta inprobisazioa lagun, haurren zein gurasoen arteko konplizitatea eta parte hartzea bilatuz, umorerik ederrenean.
Informazio gehiagoAbezedario titirijario
Abezedario titirijario liburuan oinarritua (Denonartean, 2017) Alfabetoko letren formekin jolasak egingo dira, hala naturan nola hirian nola gorputzean bilatuz forma horiek. Letren soinuekin ere egingo dira jolasak (bada grabazio bat, proposamen gisa) Poesia, txotxongio-ipuin...
Informazio gehiago11 bidaia 11 liburu
Munduan zehar egindako bidaiak nire liburuekin zelan uztartu ditudan azaltzen dut, irudien laguntzaz.
Informazio gehiagoParadisua eta katuak
Paradisua eta katuak, lehenengoz eta behin, kontaera bat da. Ez ordea tonu edo forma beti berdinekoa, osagarri baititu hainbat atal berezi: ipuinak, poemak, pasarte komikoak eta gogoetak. Batzuetan, katu kontuak aipatzen dira; bestetan, adineko andre batenak edo zeharo pozik...
Informazio gehiagoEgun osorako poemak
Egun osorako poemak liburuan oinarritua (Pamiela, 2005) Poesia-irakurketa parte-hartzailea izango da. Zenbait poematan, entzuleek parte hartuko dute antzerki minimoak osatuz.
Informazio gehiagoZubilanak eginez
Elkartzen gaituzten zubiak edo banantzen gaituzten harresiak eraikitzen ari ote gara ? Galdera horri erantzun nahian eta euskal mitoen balore unibertsal eta atenporalez baliatuz sortu dugu “Zubilanak eginez” ikuskizuna Sinopsia: Eusk...
Informazio gehiagoNigan, ispilu batean bezala
Zer ikusten du literaturak bere burua ispiluan begiratzen duenean? Eta zer-nolako lekua izan dute ispiluak liburuetan? Nortzuk dira gaur egungo Narcisoak, haien irudiaren loriatan kondenatuta bizi direnak? Ba ote da gure artean Gorgonarik, bere burua ispiluan ikusi eta betiko...
Informazio gehiagoMugaldekoak – Galdemoduen trilogia
Mugaldekoen trilogia osatzera heldu den lan honetan, garrantzi berezia hartu dute azken urteotan bizi izan gaituzten hainbat galderak: zenbat etsai adiskidetu bizi dira gutako bakoitzean?; zer ote du beldurraren nabalaren ahoak hain ongi mozteko?; maitasun bertikalak gaixtatu...
Informazio gehiagoMartxintxok "txo" Galdu zuenetik.
Euskal mitologiako istorio, kondaira eta kontakizun sorginduak. Ibarxola gure herrian ezagutzen dugun Martintxo herriko semeak, mutil koskor zenetik, eta behin Maritxurekin topatu eta juntatuta gero,bere “txo” galduondoren, Martin bilakatu zen egunetik, bizi e...
Informazio gehiagoEzetz Asmatu!
Eduardo Rodriguez marrazkilariak lagunduta egingo dugu saioa. Hasieran ipuin ezberdinak aztertuko ditugu, izenburua, marrazkiak, eta abar. Ondoren, jolas bezala, Eduardok egindako marrazkia ikusita, zein ipuini dagokion asmatu beharko dugu. Behin asmatuta, ipuinkontaketa aurr...
Informazio gehiagoHitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok?
Literatura eta musikaren arteko elkarreraginetik sortutako kantagintza aztertzea da gure helburua: Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria? Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan? ...
Informazio gehiago