Gonbidatu berria Ahots planetan: Miren Amuriza
Denboraldi berriaren bigarren atala dagoeneko entzungai dugu. Idoia Carramiñana eta Leire Vargas, Miren Amurizarekin solasean Nerabezaroaz
Entzungai, hemen
Pantxix Bidarten aurkezpen musikatua Hendaian
Euskal Kultur Erakundea, CPIE Euskal Itsasbazterra eta Euskl Idazleen Elartearen ekimenez idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. 2023tik, egonaldia beste hilabete batez luzatzen da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.
Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Pantxix Bidart, musikari gisa ezaguna baldin bada orain arte, desafio berrian sartua da buru belarri: eleberri baten idaztea.
Azaroaren 22an horren guztiaren berri emango digu Bidartek 18:00etan Hendaiako "La Grande Illusion" Liburu dendan. Hendaiako aurkezpen horretan, hainbat pertsonek Pantxixek egonaldi denboran idatzitako zatiak irakurriko dituzte. Artetik, Pantxixek berak, Pagoa alabak eta M. Gadou aspaldiko gitarista lagunak lagundurik, musikaz hornituko dute, emanaldia.
Argazkia: EKE
AZAROAK 19 "Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak" Jardunaldia
Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak, Labayru Fundazioaren laguntzarekin "Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak" izeneko jardunaldia antolatu du.
Zuena da ardura
Zutabe hau azaroaren 25aren aitzineko egunean idazten ari naiz, jakin ezin beraz astelehen iluntzerako Euskal Herri osoan deituak diren elkarretaratze eta manifestaldiak nola joan diren, zein izan den erantzuna. Zenbat gizon joan diren. Zenbat gizonek jarraitzen duten arazoa izaten, zenbat konponbidea izateko urratsik ez ematen. Nire irudimenean, utopikoa ere deitu diezaiokegun ameskeriaz, gizonek erreakzionatzen duten mundu bat imaginatzen dut. Euren artean solas egiten irudikatzen ditut, itxurakeriak egitera behartzen dituzten emakumerik tartean egon gabe, batak besteari erraten: “Tira, bada zerbait egiteko unea, aski da, ezin dugu guzti hau mantentzen lagundu”.
“Haurrentzako liburuak oso inportanteak dira, baina hemen ez zaie garrantzirik ematen”
Bi egile ditu “Rosa Valverde eta kutxak” (Pamiela, 2023) liburuak. Hitzak Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976) bertsolariarenak ditu. Margolanak, Arrate Rodriguez Martin (Orereta, 1984) artista eta ilustratzailearenak. Haatik, elkarlana da egiazki, liburua. Haur literatura egin dute, guztiontzako literatura, hitz doiak erabiliz eta irudiak, berriz, gainezka. Objektu zoragarrizkoa eskuan hartu eta mintzatu zaizkigu biak, beren obra honetaz, eta inguratzen duen auraz.
GURE MEDIATEKATIK ARRANTZATUA
"Idazlearen super ahalak" bideoa
2021. urtean idazketa ikastaroak sustatzeko "Idazlearen super ahalak" bideoa zabaldu genuen. Lehen ikusi ez zuneak orain du aukera, ikus hemen