LUISA VILLALTA, 20 URTE
Plazer handirekin dakusat idazle katalanen, galegoen eta euskaldunen arteko Galeusca topaketak berriz abiatzen direla, maiatz bukaera honetan, Mallorcako Palma hiri ederrean. Ez dakit astia ukanen duten hara bilduko diren izkiriatzaileek, baina ez dezatela bazter Miquel Bareloren (1957) eskuak eta irudimenak hornitu katedraleko erretaularen mirestera joateko lehia, ahantzi gabe, mediterraneoan “pluf!” gozo baten egitekoa. Nire eguneroko izaeraren ifrentzuan, gida turistiko bat dagoela pentsatuko du irakurleak, arrazoiekin. Greziar mitologiako Tiresias bezalakoa naiz, itsua, ez-jakina, analfabetoa askotan. Beti maiteko dut hargatik, arraina eta ogia -ahalaz nerauk egina- lagun hurbilarekin partekatzeko unea. Eta Galeuscak horretarako balio duela uste dut.
Ninaren mendekua
Ninak odolaren koloreko soinekoa jantzi du. Ninak eskopeta bat du esku batean, zigarroa bestean. Indarkeria gosez dago Nina. Eta guk, zinema pantailaren beste aldean gauden ikusleok, gustuko dugu indarkeria hori, berea den zauria gurea sentitzen dugulako. Izter artetik jausten zaion zurruztada gorriaren pare, haserre korronte bat nabaritzen dugulako erraietatik igotzen. Andrea Jaurrietak zuzendutako filmeko protagonistak justizia nahi du, baina ez ziurraski erasotzailea baino gehiago erasotua epaituko lukeen justizia; bere barreneko sua, gorrotoarena, lasaitu dezakeen justizia bakarra baizik: mendekuarena.
ERREALITATEA ETA FIKZIOA: ELKARRERAGINAREN BESTE ADIBIDE BAT
Aurreko artikuluaren ildoari jarraiki, errealitatearen eta fikzioaren elkarreraginaren beste adibide bat dakart lerrootara. Kasu honetan Amerikako Estatu Batuetako literatura, zinema, hilketa saiakerak eta beste kontu ilun batzuk nahasten dira, bertako gizartea, idiosinkrasia, armak lortzeko erraztasuna eta beste faktore batzuk kontutan hartu gabe ulertu ezin daitezkeenak.
Zientzia fisikoen mendea eta Ilustrazioarena (XVII-XVIII)
Thomas Willis (1621-1675) ingelesa izan zen lehenbizikoa proposatzen oroimenaren kokapena garuna zela eta ez zerebeloa. Willisek adimen-urritasuna zuten bi pertsonaren garuna aztertu zuen, eta oso tamaina txikikoak zirela ikusi zuen. Horrek baieztatzen zuen, hain zuzen ere, adimen-gaitasunaren eta garun-masaren artean lotura zegoela.
Batzuk bai, baina ez sobera
“Ama, sar zaitez etxe barrura eta arduratu zure lanetaz (...) Kontakizuna gizonen zainpean egongo da, eta batez ere nire menpe. Nirea da, beraz, etxeko gobernua”. Hamar urte luzeren ondoren Ulises heroia etxera bueltatu eta halaxe esaten dio Telemako semeak Peneloperi. Emakume, zure gauzetara, gizonok idatziko dugu gizateriaren historia. Homerok Grezia zaharrean bere obra idatzi zuenerako erabakita zegoen noren esku zegoen boterea eta nardagarria da pentsatzea gauzak aldatu badira ere zentzu askotan nola ez diren batere aldatu. Errelatoak, Kontakizun Handiak, gizonen esku dirau.
XINGAR PUSKA BATEN TRUKE
Duela bi aste edo, hiltzeko besta egiteko enbeia zuten hankabikoz mukuru bete zen Baiona. Arrosa arin aireko lepokoak, kapeluak, bularretakoak, kamisetak, galtzak, kuleroak, galtzoinak eta galtzerdiak zeramatzaten soinean. Normalean, jende klase horrek, kolore hau, gutxiesten dituzten “emaxte eta gixon” ondasun gisa kontsideratzen du. Paradoxaz hantu mundu batean bizi ginela pentsatzen nuen, Baionako geltokian, Bilbotik etorri adiskide pare baten aiduru nengoela, trenak bata bestearen ondotik husten segitzen nituen bitartean. Hauxe urdanga-nobela bati hasiera emateko era egokia, ezta?
BIGARREN MAILAKO GENEROAK
Gogoratzen dudanez, liburu edo komiki bat (edo bestela, koaderno eta idazluma/bolaluma bat) eskuetan dudala ikusten dut neure burua. Egia esan, asko irakurtzen dut, haurra nintzenetik, eta, nahiz eta ia genero guztiak mainarik gabe irakurtzen dudan, beldurrezko literatura nire gustukoena da, ezagutzen nautenek ondo dakiten bezala. Beldur klasikoa, body horror, folk horror, beldur kosmikoa, slasher, weird fiction, beldur psikologikoa… Berdin dio, beldur-mota guztiek erakartzen naute.
NOLA ALDATU DEN IDAZLE BATEN LANA: DOKUMENTAZIOA
Aurreko artikuluan, aldaketa teknologikoak aipatu nituen, eta labur bada ere, Adimen Artifizialaren balorazio neutroa egin nuen, lan-tresna bat gehiago balitz bezala ulertuta. Oraingo honetan atzera begiratu nahiko nuke, iragan ez oso urrun batera, baina pertsona batzuentzat, gazteenentzat, historiaurrearen kutsua izango du: idazle bat duela ez urte asko nola dokumentatzen zen kontatu nahi dut, gaurkotasunarekin konparazio bat eginez.
ERREALITATEA ETA FIKZIOA: ELKARRERAGINAREN ADIBIDE BAT
Fikziozko lan bat errealitatean oinarrituta egon daiteke. Baina, aldi berean, behin baino gehiagotan entzun izan dugu beste honako hau ere: errealitateak fikzioa gainditzea du. Bai, egia da, biak ala biak gerta daitezke. Ez dena hain erraza fikzioaren eta errealitatearen arteko elkarreragina gertatzea da. Bada, horren erakusgarri den kasu bitxi batez idatzi dut artikulu hau, Ramon Saizarbitoriaren literatura aintzat hartuz.