Artikulua 2026/06/30

Nork dauka harrizko bihotza?

Nork dauka harrizko bihotza?

Karmele Jaiok joan den urtearen bukaeran Harrizko bihotza (Elkar) liburua plazaratu zuen. Abezedario batetik tiraka Atik Zra sailkatu ditu hainbat hitz taupaden alfabeto bat osatu duen arte. Hilabete batzuk pasa ostean, dagoeneko, gaztelaniazko bertsioa dago merkatuan: Corazon de piedra

Juanra Madariaga
Artikulua 2026/06/25

NOTA SOLTEAK UDARA HASIERAN

NOTA SOLTEAK UDARA HASIERAN

eta arrastaka ibiltzen gaitun

larrua nola urratu,

bidea nola erratu.

TERE IRASTORTZA

BADAUDE beraien hitzen arrabotsa baino aditzeko gai ez direnak.

Entzuten ez dakien horrek bizitzari (zuri, bere buruari) azalkeria batetik begiratuko dio beti.

PERIFERIA da nire aberri bakarra.

Hasier Larretxea
Artikulua 2026/06/23

IRAKURTZEKO AITZAKIAZ HARAGO,

HOBETO ENTZUTEKO ALDARRIKAPENA

IRAKURTZEKO AITZAKIAZ HARAGO, HOBETO ENTZUTEKO ALDARRIKAPENA

Erlojuak ordua jo du, eta parte-hartzaile batzuk eserita itxaroten ari dira dagoeneko. Zenbaitzuk gaurko saioko liburua aldamenean duten pertsonarekin komentatzen hasten diren bitartean, beste batzuk, berriz, oraindik eseritzeke edo atetik herabeki azaltzen dira. Gela epeltzen doa emeki, taldeko gogoa bezala. Talde oro desberdinak dira euren artean, eta, ondorioz, talde bakoitzean dinamika ezberdinak sortzen dira, hura osatzen duten pertsonen arabera. Nahiz eta, batzuetan, urtaroaren araberakoa ere izan, neguak eta bere mututasunak edo udaberriak eta bere gorentasunak tertuliaren erritmoa aldatu ahal dute eta. Irakurketa klub anitzak daude: eleberri historikoak lantzen dituztenak, poesia liburuak, literatura feminista, komikiak, umeen taldeak...irakurle bezainbeste klub daude gaurkoan.

Idoia Carramiñana
Artikulua 2026/06/17

Gauzak

Gauzak

Georges Perec idazleak bere lehenengo liburua argitaratu zuen 1965. urtean: Gauzak 60etako istorio bat (Igela argitaletxea, Itziar Diez de Ultzurrunek itzulita). Bertan Jerome eta Sylviek osatutako bikotea da protagonista. Burges txikien familietan haziak, luxuarekin amets egiten dute, nahi adina gustuko gauzez betetzeko etxea. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Inkesta-egileak dira eta 30 metro koadroko etxe batean bizi dira. Haien bizi estiloa kontatzen zaigu narrazioan: lanaren gorabeherak, ohiturak, zaletasunak, lagunekiko harremanak... Liburuak, irakurtzen dugun bitartean, gure bizi estiloaz eta guk geuk gauzekin dugun harremanaz hausnartzeko parada ematen digu.

Jon Eugi
Artikulua 2026/06/09

HEZKUNTZA ETA LITERATURA UZTARTZEN DIREN MOMENTUAK

HEZKUNTZA ETA LITERATURA UZTARTZEN DIREN MOMENTUAK

Nire aurreko bi zutabeetan, Txikia…ala txikientzat eta Hitzak falta direnean: istorioak lagun, haur literaturaren balioaz eta istorioek emozioekin konektatzeko duten gaitasunaz aritu naiz. Gaur, bi ideia horietatik abiatuta, beste leku batera eraman nahiko zintuzket: hezkuntzak eta literaturak bat egiten duten espazio horretara.

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetan lan egiten dugunok oso gertutik bizi dugu irakurketaren hasiera. Haur bat lehen aldiz hitz bat osorik irakurtzen ikustea ez da ahazten erraza.

Maitane Pérez Gómez
Artikulua 2026/06/04

Aurreikusgarria zen

Aurreikusgarria zen

Zapatila zaharrak jantzi eta aldapan gora zoaz besapean liburu bat eta belarri gainean arkatz zorroztu berri bat hartuta. Ez dakizu osteguna den edo martitzena. Egiari zor, ez zaizu gehiegi axola ere. Arratsalde bakarra daukazu libre ekain osoan: gaurkoa. Hori da inporta zaizun bakarra. Asko ziren plan posibleak. Lagunekin elkartu, hondartzara joan, palan jokatu, terrazaren bateko garagardo usainetan ito… Baina zuk liburu batekin paseatzea erabaki duzu. Aurreikusgarria zen.

Oihana Arana
Artikulua 2026/06/02

Giza itzultzaile automatikoak

Giza itzultzaile automatikoak

Ezin ukatu Euskal Herriak antzinatik itsasoarekin izan duen lotura. Hala ere, zalantzarik ez dago: marea hitzak hobeto adierazten du zertan ari den itsasoa, itsasaldia baino. Beraz, euskaldunek mendeak eman dituzte marea hitzak eskaintzen dien zehaztasun berexi hori gabe. Bada, mareak ez du mareorik sorrarazten, marea entzutean inor ez baita zorabiatzen. Aitzitik, zorabioa eta itsasaldia dira oraingo hiztunak nahasten dituzten hitzak.

Elena Galzusta
Artikulua 2026/05/29

Ni eta besteak

Ni eta besteak

Ez dago ukatzerik niaren unibertsoan bizi garela. Bakoitza bere zilborrari begira bizi da, lehiakortasunak eta prekarietateak markatutako sistema ekonomiko eta politiko honetan. Zorionez, badira norberaren buruaren aurretik besteak lehenesten dituztenak, baina, tamalez, gutxiengoa dira. Indibidualismoa da nagusi teknologiak erabat baldintzatzen duen garai honetan.

Jon Eugi
Artikulua 2026/05/19

MUSA BIBOTEDUNAK

MUSA BIBOTEDUNAK

Etxeko liburutegia txukuntzen ari nintzela, aspaldian ahazturik nuen Ramon Zulaikaren Los gatos (1973) liburuarekin egin dut topo. Liburua zabaldu eta idatzi zidan eskaintza luze bezain ederra irakurri dut. Amaieran, sinaduraren ondoan, katu baten silueta ageri da; katuei zien maitasunaren seinale, beti marrazten baitzuen irudi bera. Orduantxe etorri zait gogora: liburutegian topo egiten genuen bakoitzean, musa bibotedunez hizketan amaitzen genuela.

Aintzane Galardi Portu
HITZEN UBERAN

Uxue Alberdi eta Oier Guillanen eskutik sortu zen Hitzen Uberan webgunea, eta Euskal Idazleen Elkarteari beregain hartzea proposatu zioten. Haiek ez ezik, Ima Ubeda eta Danele Sarriugarte ere aritu ziren edukiak lantzen. 12 urte oparo egin zituzten. Hona hemen haiek utzitako altxorra.