In Vino Fabula
Ardoaren munduan ibiliaz, honen gogo eta memorioak batzen dituen kontakizun, pasadizo eta kantuek osatzen dute “In Vino Fabula” ikuskizuna.
Arno onaren iduriko kontakizuna, oparo eta sendoa !
Nolaz, Noe Ibarxolan kokatu zen eta lehen mahastia landaturik, ardo egiten hasi.
Nolaz, pikondo itzalpetik pasatu ziren, Satan, Baco, Dom Pérignon, Louis Pasteur eta…
Nolaz, Martin mahastizainak eta Bixente semeak dolareko lanak abiatu zituzten,
Nolaz, Ardane etxekandereak, berak sotoan eginiko lehen arnoa dastarazi zuen,
Nolaz, Jesukristo eta ezteiliarrek, Rabelais eta lagunek ardo hori gozatu zuten, Sancho Panza, herriko abadeak, eta beste askok bezala, funtsean…
Areto ertain eta baketsuan, publikoa eserita, - 80 jende baino gutxiagoko publikoa balego, kontalariak bere fokotxoak ekarriko lituzke, - 80 jende baino gehiagokoa, fokotxoetaz bestaldebere megafonia ttikia ere jarriko luke. |